Baleuko eta Irusoin Goya Sarietarako izentau ditue

Bizkaie! 2007-12-19 14:54   Barriak
‘Betizu eta Urrezko Zintzarria’ eta ‘Lucio’ dira izentautako lanak

Eiken Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterreko kideak diran Baleuko eta Irusoin produkzino-etxeak Goya Sarien hurrengo edizinoan izango dira zezeilaren 3an, animazinoko film onenaren eta film dokumental onenaren mailetan lehiatuz, hurranez hurran.

Eiken Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterreko kideak diran Baleuko eta Irusoin produkzino-etxeak Goya Sarien hurrengo edizinoan izango dira zezeilaren 3an, animazinoko film onenaren eta film dokumental onenaren mailetan lehiatuz, hurranez hurran.

‘Betizu eta Urrezko Zintzarria’, Baleukok eta ETBk produzidutakoa, Goya Sarietako animazinoko film onenaren mailan izentau dabe. Film luze honeekaz lehiatuko dira: ‘Azur y Asmar’, ‘En busca de la piedra mágica’ eta ‘Nocturna: Una aventura mágica’. Baleukok 1998an be irabazi eban Goya hau, ‘Megasónicos’ filmagaz.

‘Betizu eta Urrezko Zintzarria’ filmak behi batzuen (Betizuak) abenturea kontetan dau. Behiok urruneko planeta batean hartuko dabe lur, desagertutako lagun baten bila. Han dagozala, Mamuri egin beharko deutse aurre, ‘Urrezko Zintzarria’ eduki nahi dauen zientzialari zoroari. Zintzarriaren jaubeak espezie guztia menpean hartu ahal izango dau, zintzarria bera joarazoz.

Egoitz Rodríguez-ek idatzia, filma joan dan zemendiaren 3an aurkeztu eben Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XVIII. Astearen barruan, eta jentearen aldetik oso harrera ona izan eban.

Bestalde, Irusoinek be badauka esperientzia Goya Sarietan, zenbait izentapen izan baititu, nahiz eta lehenengoz dan finalista film dokumental luze bategaitik. ‘Lucio’ filmak, Irusoin eta Moriarti produkzino etxeek alkarregaz produzidutakoa, harrera bikaina izan eban Donostiako Zinemaldiaren azken edizinoan. Filma beste dokumental honeekaz lehiatuko da: ‘El productor’, ‘Fados’ eta ‘Invisibles’.

Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagak zuzendutako film honek Lucioren bizitzearen eta lanaren barri emoten dau. Lucio igeltsero anarkista bat da, gai izan zana munduko bankurik boteretsuenaren gainean porrotaren itzala proiektetako bidaia-txekeak faltsutuz. Irusoinek badauka Goya Sari bat, 2000n lortua, ‘Karramarro Uhartea’ animazinoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu