'El Orfanato' gaur ikusgai AEBetan
2007-12-28 11:55 Barriak2007ko film espainiar arrakastatsuena izan da 'El Orfanato'. Ia 24 miloe euro batu ditu, eta 4.170.000 lagunek ikusi dabe. Bayonaren filmak, gainera, 14 sari-proposamen lortu ditu Espainiako Zinema Akademiaren Goya sarietarako, Film Onenaren sailean, Zuzendari Barri Onenarenean eta Emakumezko Aktore Onenari jagokonean, besteak beste.
Juan Antonio Bayonaren lehenengo film luzea gaur helduko da Ameriketako Estadu Batuetako zinema-aretoetara. Edozelan be, pasa dan abenduaren 18an aurkeztu eben New Yorken, Guillermo del Toro filmaren produktore eragilea, besteak beste, bertan zala.
2007ko film espainiar arrakastatsuena izan da 'El Orfanato'. Ia 24 miloe euro batu ditu, eta 4.170.000 lagunek ikusi dabe. Bayonaren filmak, gainera, 14 sari-proposamen lortu ditu Espainiako Zinema Akademiaren Goya sarietarako, Film Onenaren sailean, Zuzendari Barri Onenarenean eta Emakumezko Aktore Onenari jagokonean, besteak beste.
Sari-proposamen horreei, gainera, nazinoartean lortutako arrakastea gehitu behar jake. Batetik, Espainiaren izenean lehiatuko da Oscar sarietan, Atzerriko Film Onenaren sailean. Bestetik, barriz, Hollywoodeko industriak filmaren eskubideak erosi ditu bertsino barri bat egiteko, eta filma 40 herrialdetan izango da ikusgai. Horrezaz gan, mundu zabaleko zinema jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu dau, Cannesen, Toronton eta Sitgesen, besteak beste.
Gainera, ‘El Orfanato’ filmak upealako arrakastea lortu dau oraintsu emon diran Barcelona Cinema Sarietan. Film Onenaren sariaz batera, Zuzendari Barri Onenarena (Juan Antonio Bayona), Emakumezko Aktore Onenarena (Belén Rueda), Argazkirik Onenarena (Óscar Faura), Zuzendaritza Artistikorik Onenarena (Josep Rosell), Muntaketa Onenarena (Elena Ruiz) eta Soinu Onenarena (Xavier Mas) lortu ditu. Era berean, Atzerriko Film Onenaren sailean sari-proposamena lortu dau Golden Satellite Awards sarietan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!