Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen III. Rallya Elgetan izango da, abenduaren 29an

Bizkaie! 2007-10-31 11:55   Barriak

Elgetako Espaloia Kafe Antzokia izango da abenduaren 29an egingo dan lehiaketearen erdigunea: parte hartzaileek bertan egin beharko ditue euren bideoen edizino lanak, lanon proiekzinoa eta sari banaketea bera be bertan egingo baitira. Aurkezten diran lanen artean, hiru sari banatuko dira: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak hain zuzen be. Izena emoteko epea, zemendiaren 27ra arte zabalik dago.

Euskerearen erabilerea sustatzea dau helburu Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak. Helburu horri begira, gazteen arloa da bereziki zaintzen dituanetako bat, izan be, frogatuta dago gazteentzako jarduera erakargarriak euskeraz antolatzea oso bide eraginkorra dala hizkuntz ohituretan eragiteko.

Hori dala eta, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu eban Topaguneak 2005ean Eibarren: parte-hartzaileek hiru minutuko ikus-entzunezko lana grabau eta editau behar izan eben, euskeraz. Era guztietako formatuak onartu ziran: film laburrak, bideoklipak, animazinoak eta abar.

Deialdiaren arrakastea ikusita, igaz be errepetidu egin zan, baina herria beharrean, eskualde osoa hartu zan bideoetarako eskenatoki: Arabako Aiaraldea hartu eben gazteek, kamera eskuan, euren lanak sortzeko. Lehenengo edizinoan parte hartutako talde batzuk ikusi baziran be, barriak bee ez ziran gitxi izan eta, oro har, lanen kalidade teknikoan sekulako gorakadea igarri zan urte batetik bestera.

Aurrekari horreek aintzat hartuta, aurten be lehiaketa sendotzera datorren hirugarren edizinoa antolatu dau Topaguneak, Elgetako Goibeko Kultur Alkartearen laguntzinoagaz. Elgetako Espaloia Kafe Antzokia izango da abenduaren 29an egingo dan lehiaketearen erdigunea: parte hartzaileek bertan egin beharko ditue euren bideoen edizino lanak, lanon proiekzinoa eta sari banaketea bera be bertan egingo baitira. Aurkezten diran lanen artean, hiru sari banatuko dira: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak hain zuzen be. Izena emoteko epea, zemendiaren 27ra arte zabalik dago.

Norgehiagoka goizeko bederatzietan hasiko da, lanak egiteko erabili behar dan gaia aurkeztu eta bideoetan txertatu beharreko ezaugarriak jakinarazoten diranean. Parte-hartzaileek, orduan, arratsaldeko zazpiak arteko epea izango dabe gidoia egin, irudiak grabau eta muntaia egiteko. Aurreko edizinoetan ez bezela, eta parte hartzaileek holan eskatuta, azpiegitura teknikoa lehiakideen kontura izango da oraingo honetan.

Lehiaketearen ganeko informazinoa zuzenean jaso nahi dauenarentzat, bloga be martxan dago. Blog horretan, lehiaketearen oinarriak, igaz aurkeztutako lanak eta beste hainbat jakingarri topau daitekez. Honako hau da helbidea: www.topagunea.org/rallya

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa orain hamar urte sortu zan, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 90 Euskara Alkartek osotzen dabe. Alkarteon zein Federazinoaren beraren helburua euskerearen erabilerea sustatzea da. Horretarako, hainbat esparru lantzen ditue, besteak beste, haur eta gazteen aisialdia, kulturgintzea, tokiko hedabideak, mintzapraktikea, entidadeak euskalduntzea, sentiberatzea…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu