Emakumeek Egindako Zinemaren XII. Erakusketea Bilbon

Bizkaie! 2007-11-12 17:02   Barriak

Bilboko Udaleko Emakume Sailak eta Simone de Beauvoir feministen taldeak antolatuta, ‘Zinemakumeak gara’ lelopean, zemendiaren 12tik 17ra, nazioarteko zinemaldietan saritutako zortzi film luze proiektauko dira, immigrazinoaren, biolentziaren, lanaren eta bikote hartu-emonen ikuspuntu femeninoa erakusteko.

Erakusketearen 12. edizinoan eskainiko diran lanen artean nabarmentzekoa da Andrea Arnold gidoilari eta zinemagile britainiarraren lehen film luzea, ‘Red Road’. Lan hori Britainia Handiko Zinema Jaialdi Independentean eta Canneseko Nazinoarteko Zinema Jaialdian saritu eben 2006an. 2007an, barriz, Miamiko Nazinoarteko Zinema Jaialdiko saria irabazi eban.

Aurtengo erakusketan, emakumeek egindako film laburrak be erakutsiko ditue.

Lanak Capitol zinema-aretoetan eskainiko ditue eta sarrerak 4,60 euroko prezioa izango dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu