Film laburrak izango dira ikusgai Donostiako Animatoon jaialdian
2007-12-11 14:20 BarriakAnimazinoko hiru film luze eta 18 labur emongo ditue bariku honetan hasi eta domekara bitartean Donostiako Animatoon jaialdian. Ekitaldia La crisis carnívora filmak zabalduko dau eta Free Jimmy lanak zarratu.
Donostiako aurtengo Animatoon jaialdian animazinoko hiru film luze eta 18 labur emongo ditue bariku honetan, abenduak 14, hasi eta domekara, abenduak 16, bitartean.
Antzoki Zaharrak hartuko dau ekitaldia. Barikuan, inaugurazino ekitaldian, La crisis carnívora emongo dabe, Pedro Rivero euskal zinemagilearen lana. Film horrek Sitgesko Zinemaldian parte hartu dau, baina oraindino ez da ailegau zinema-areto komertzialetara.
Ekitaldiko arduradun Jose Luis Rebordinosek esan dauenez, 'Animatoonen bihotza film laburrak dira'. Animazinoaren atalean aurtengo urteak emon dituan lan onenak jasoko ditu egitarauak. Besteak beste, Madame Tutli-Putli, Battle of The Album Covers, Life Line eta Lavatory emongo ditue zapatuan, saioaldi bitan.
Domekan, umeentzako Piccolo y Saxo film luzea izango da. Aurtengo jaialdia zarratzeko, Free Jimmy emongo dabe, Annecy jaialdia irabazi dauen filma.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!