Hamabi film labur batzen ditu 'Kimuak 1998-2006' DVDak
2007-11-29 14:11 BarriakAzken urteotan egindako 12 film laburrik onenak batu nahi izan ditue Kimuak 1998-2006 DVDan, egitasmoaren 10. urteurrenaren atxakiagaz. Bilduma-lan hori bart aurkeztu eben Bilboko Arriaga Antzokian.
Ikus-entzunezkoen arloan lan egiten daben 77 lagunek aukeratu ditue DVDa osotzen daben pelikulak. Kimuak egitasmoaren 10. urteurrena ospatzeko argitaratutako lan hori Arriaga Antzokian aurkeztu eben bart.
Euskal zinemagile gazteen lanak mundu guztira zabaltzeko asmoz jaio zan Kimuak egitasmoa orain 10 urte, eta helburu berari eusten deutso oraindino be. Hori dala eta, azken urteotan egindako 12 film laburrik onenak batu nahi izan ditue Kimuak 1998-2006 DVDan, egitasmoaren 10. urteurrenaren atxakiagaz. Bilduma-lan hori bart aurkeztu eben Bilboko Arriaga Antzokian.
Ondokoak dira Kimuak 1998-2006 DVDak batzen dituan film laburrak: ‘7:35 de la mañana’ (Nacho Vigalondo, 2003), ‘Éramos pocos’ (Borja Cobeaga, 2005), ‘La guerra’ (Luiso Berdejo / Jorge C. Dorado, 2005), ‘La primera vez’ (Borja Cobeaga, 2001), ‘Topeka’ (Asier Altuna, 2002), ‘Máquina’ (Gabe Ibáñez, 2006), ‘El tren de la bruja’ (Koldo Serra, 2003), ‘Sintonía’ (Jose Mari Goenaga, 2005), ‘Ya no puede caminar’ (Luiso Berdejo, 2001), ‘Tercero B’ (Jose Mari Goenaga, 2002), ‘For(r)est in the des(s)ert’ (Luiso Berdejo, 2006) eta ‘Belarra’ (Koldo Almandoz, 2002).
Mikel Arregi Euskadiko Filmategiko zuzendari-gerentearen esanetan, apustu handia izan zan Kimuak egitasmoa, orain 10 urte film laburrak sustatzeko sortutako eredu barri bat. Orain emoitza onak emoten ari da, eta datozen urteetan be bide berean jarraitzea espero dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!