Hamabost talde lehiatuko dira Elgetan Ikus-entzunezkoen III. Rallyan

Bizkaie! 2007-12-26 13:34   Barriak

Hamabost taldek emon dabe izena norgehiagokan parte hartzeko, eta horrek, duda barik, giro polita sortuko dau herrian egun osoan. Antolatzaileen kalkuluen arabera, 80 gazte inguru batuko dira Elgetan lehiaketearen bueltan, Euskal Herriko lurralde guztietatik etorritakoak.

Urteari agur egiteko modu berezia izango dabe Elgetan datorren astegoienean, izan be, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen III. Rallya egingo baita bertan, Espaloia Kafe Antzokian, datorren abenduaren 29an.

Hamabost taldek emon dabe izena norgehiagokan parte hartzeko, eta horrek, duda barik, giro polita sortuko dau herrian egun osoan. Antolatzaileen kalkuluen arabera, 80 gazte inguru batuko dira Elgetan lehiaketearen bueltan, Euskal Herriko lurralde guztietatik etorritakoak.

Goizeko bederatzietan hasiko da lehia: bideoetan derrigorrez agertu behar diran ezaugarrien barri emongo jake lehiakideei (Elgetagaz zerikusia daben lekuak, topikoak eta abar), erabili beharreko gaiagazn batera. Momentu horretatik aurrera, hamar orduko epea izango dabe parte-hartzaileek gehienez hiru minutuko bideoaren gidoia preparau, irudiak grabau, edizino lanak egin eta bideoa erabat amaituta aurkezteko.

Arratsaldeko zazpietan amaituko da, beraz, lehiaketea bera, eta orduantxe hasiko da urduritasuna zabaltzen. Indarrak berreskuratzeko mokadutxoa jan eta lanen proiekzinoari ekingo jako, gaueko bederatziak aldera. Ondoren, epaimahaiak deliberatzeko hartuko dauen tarte labur baten ostean, hamar eta erdiak aldera ekingo jako sari banaketeari, iratxoek eta Murphyren legeak eragozten ez badabe behintzat. Hiru sari banatuko dira lanik onen artean: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak, hurranez hurran.

Aurreko bi edizionetako esperientzian oinarrituta, egun polita eta esperientzia gozagarria izatea espero dabe antolatzaileek. Topagunearen Gazte Saileko teknikari Sonia Perez Angueraren esanetan, ‘Espaloia Kafe Antzokiak aukerea emongo deusku lehenengo aldiz lehiakide guztiak areto berean batzeko, eta horrek asko lagunduko dau giroa alaitzen eta anekdotak sortzen. Eta horri gehitzen baeutsagu gazteek aurreko edizinoetan erakutsi daben sorkuntza eta teknika mailea, seguru gagoz lehiaketan izugarri ondo pasauko dogula, egunean zehar zein partaideen lanak ikusten’.

Aurreko edizinoetako lanak, eta aurtengo lehiaketearen jarraipena be, blogean ikus daitekez: http://rallya.mundua.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu