'Ardoaren Negarra' Logela multimediaren sormenezko lanak irabazi dau Urrezko Antzarra saria
2007-11-26 14:43 BarriakBerrogeita sein film aurkeztu dira aurten amaitu barri dan Lekeitioko XXX. Euskal Zine eta Bideo Bilerara. Profesional arloko saridunaz gan, zaletuen mailan, Gentzane Agirre lekeitiarraren All about eves filmak lortu dau saria.
Berrogeita sein film aurkeztu dira aurten amaitu barri dan Lekeitioko XXX. Euskal Zine eta Bideo Bilerara. Ganera, ikus-entzuleen erantzuna be bikaina izan da eta, antolatzaileen esanetan, 'Lekeitio lako herri txiki batean zineman horrenbeste jente ikustea oso pozgarria da, bai antolatzaileon ikuspuntutik, baita filma egin dabenentzako be'.
Filmen kalidadeari jagokonez, epaimahaikideek aurreko urteetakoa baino hobea izan dala autortu dabe.
Irabazleak
Urrezko Antzarra saria, hau da, ekitaldiko film onenaren saria 'Ardoaren Negarra' Logela multimediaren sormenezko lanak irabazi dau. Sormenezko lanen artean, film onena profesional mailako irabazlea izan da, hau da, Logela multimediarena; eta, zaletuen mailakoa Gentzane Agirreren All about eves. Argumentuzkoen artean, profesional arloan Iñigo Kintanaren Itzalak eta afizionau arloan Jose Luis Barredoren eta Iñigo Garciaren Berde lanak izan dira saridunak. Dokumentalei jagokenez, telmo Esnalen Setioa eta Lander Arbelaitzen Su eta loren artean lanek irabazi dabe.
Sariakaz amaitzeko, epaimahaiak zilarrezko eta brontzezko sariak emon ditu. Ganera, aitamen berezia egin deuso Gentzane Agirre lekeitiarraren Un rest lanari. Aurrerago irakur daiteken moduan, Agirrek beste sail batean be jaso dau saria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!