‘Eramos pocos’, Oscarraren bila doan Borja Cobeagaren film laburra interneten ikusgai

Bizkaie! 2007-01-15 01:00   Barriak

‘Eramos pocos’ Borja Cobeaga euskal zuzendariaren film laburra Oscar sari bat irabazteko lehian dago, Hollywoodeko Zinema Akademiak aukeratuta. Hamar lan aukeratu dabez daborduko eta bostek izango dabe azkenik saria eskuratzeko aukerea. Cobeagaren lana Youtube webgune ezagunean dago ikusgai.

Eramos pocos’ filmak 16 minutuko iraupena dauka, eta Sergio Barrejonegaz batera idatzi eban Cobeagak. Aita-seme batzuen istorioa kontetan dau: emazteak itxi eta gero, Joaquinek, semearen laguntzinoagaz, amaginarreba zaharren egoitzatik ataratea erabagi dau etxeko lanak egin daizan.

Borja Cobeaga Donostian jaio zan 1977an. Txikitatik hasi zan pelikulak egiten eta bideo jaialdietan parte hartzen. EHUn Ikus-entzunezkoen Komunikazinoan Lizentziatua, errealizadore (‘Gran Hermano’, ‘Confianza Ciega’), gidoigile (‘Splunge’, ‘Agitación+IVA’) eta zuzendari (‘Vaya Semanita’) lanak egin ditu telebistan. 2001ean ‘La primera vez’ idatzi eta zuzendu eban; Goya sarirako proposatu eben lana eta Espainiako Estaduko jaialdietan eta nazinoartekoetan 35 sari irabazi ebazan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu