Emakumeek Zuzendutako Zinemaren XI. Jaialdia Bilbon

Bizkaie! 2006-11-07 01:00   Barriak

Hainbat herrialdetako emakumezko zuzendarien 8 film luze eta beste horrenbeste labur eskainiko ditu Bilbon zemendiaren 11ra bitartean egingo dan jaialdiaren hamaikagarren edizinoan.

Hainbat herrialdetako emakumezko zuzendarien 8 film luze eta beste horrenbeste labur eskainiko ditu Bilbon zemendiaren 11ra bitartean egingo dan jaialdiaren hamaikagarren edizinoan.

Zikloaren helburuak honakoak dira: batetik, Espainiako eta beste hainbat herrialdetako emakumeek egindako zinema ezagutarazotea; bestetik, ikuspegi zabalagoa eskaintzen eta gizarte plurala hobeto ulertzen laguntzea, antolatzaileek, Simone de Beouvoir talde feministak eta Bilboko Udaleko Emakumeen Sailak jakinarazo dabenez. ‘Erakusketa honek, besteak beste, hainbeste traba daukazan gizarte honen ikuspegi zabalagoa izaten laguntzen deusku’, dinoe antolatzaileek.

Erakusketan, Jasmila Zbanic errealizadore bosniarraren lehenengo lana, Gravabica, estrenauko dabe. Berlineko Nazinoarteko Jaialdian Urrezko Hartza irabazi dauen film horrek Sarajevon gerra zibiletik bizirik urten ebenen bizitzea kontetan dau.

Jaialdia Aizpea Goenaga euskal aktore eta errealizadoreak zabalduko dau. Berbalditxuan, nobela bat pelikula bihurtzen dauen sorkuntza-prozesua azalduko dau. Horrezaz gan, ‘Goenkale’ telesailaren zuzendari eta gidoigilearen azken lanaren irudi batzuk ikusi ahal izango dira.

Programea:
    • Zemendiak 2, eguena
      Inaugurazino ekitaldia
      Berbaldia: ‘El Proceso creativo: de la novela al cine’
      Berbalaria: Aizpea Goenaga (Aktorea eta zuzendaria)
      Clown: Virginia Imaz
      Lekua: Hirugarren Adinekoentzako unibersidade-gelan
      Ordua: 20:00
    • Zemendiak 6, astelehena
      Film luzea
      ‘L´Enfant Endormi' J.B.G.A.
      Zuzendaria: Yasmina Kassari
      Lekua: Capitol zinema
      Ordua: 20:00
    • Zemendiak 7, martitzena
      Film luzea
      ‘Rosentrasse (La Calle de las Rosas)’ J.B.G.A.
      Zuzendaria: Margarethe Von Trotta
      Lekua: Capitol zinema
      Ordua: 20:00
    • Zemendiak 8, eguaztena
      Film luzea
      ‘Bride of Silence (Hat Mua Roi Bao Lau)’ J.B.G.A.
      Zuzendariak: Doa Minh Phuong eta Doan Thanh Nghia
      Lekua: Capitol zinema
      Ordua: 20:00
    • Zemendiak 9, eguena
      Film luzea
      ‘Une Part Du Ciel’ J.B.G.A.
      Zuzendaria: Bénédicte Liénard
      Lekua: Capitol zinema
      Ordua: 20:00
    • Zemendiak 10, barikua
      Film luzea
      ‘Grvabica’ J.B.G.A.
      Zuzendaria: Jasmila Zbanic
      Lekua: Capitol zinema
      Ordua: 20:00
    • FILM LABURREN MARATOIA
      Zemendiak 11, zapatua
      Lekua: Capitol zinema
      Ordua: 16:30 - 18:00

      ‘PAPELES’
      ZUZENDARIA: ELIAZAR ARROYO FRAILE

      ‘FISURA’
      ZUZENDARIA: ISABEL COLL

      ‘LA GALLINA CIEGA’
      ZUZENDARIA: ISABEL HERGUERA

      ‘OTRA VIDA’
      ZUZENDARIA: JUANA MACÍAS

      ‘DIARIO DE UN DESAMOR’
      ZUZENDARIA: PATRICIA CAMPO BLASCO

      ‘ESPERMAZOTOIDES’
      ZUZENDARIA: ISABEL DE OCAMPO

      ‘EL AIRE QUE RESPIRO’
      ZUZENDARIA: SARA BILBATUA

      ‘ANTEAYER’
      ZUZENDARIA: LILIANA TORRES

      IKUSTERIK IZAN ZENUEN?

      FILM LUZEAK


      ‘EL CIELO GIRA’ J.B.
      ZUZENDARIA: MERCEDES ÁLVAREZ
      ORDUA: 18:00

      ‘EL CALENTITO’ J.B.
      ZUZENDARIA: CHUS GUTIÉRREZ
      ORDUA: 20:00

      ‘HERMANAS’ J.B.
      ZUZENDARIA: JULIA SOLOMONOFF
      ORDUA: 22:00

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu