Lekeitioko XXIX. Zine eta Bideo Bilerak 45 lan erakutsiko ditu

Bizkaie! 2006-11-14 01:00   Barriak

Danetara, 50 lan aurkeztu dira aurten, danak euskarri digitalean, DVD eta antzeko euskarrietan, inoiz baino gehiago eta pozarren dagoz antolatzaileak. Jaialdia atzo hasi zan eta zemendiaren 18an amaituko da.

Danetara, 50 lan aurkeztu dira aurten, danak euskarri digitalean, DVD eta antzeko euskarrietan, inoiz baino gehiago eta pozarren dagoz antolatzaileak. Jaialdia atzo hasi zan eta zemendiaren 18an amaituko da. Aurten 45 film erakutsiko dabez. Baldintza bi bete dabez parte-hartzaileek: euskerazko lanak aurkeztea eta 30 minututik beherakoak izatea. Lanak amateurrak zein profesionalak izan daitekez. Aurten, 26 amateur eta zortzi profesional aukeratu dabez.

Lekeitioko XXIX. Zine eta Bideo Bileran hiru maila bereizten dira: sormenezkoak, dokumentalak eta argumentuzkoak. Arlo bakotxean lehen eta bigarren sariak emoten dira, amateurrak eta profesionalak bereiziz. Edozelan be, sari nagusia be banatzen da, lan onenaren saria.

Atzo eta gaur atal ofizialean parte hartzen ez daben lanen tartea da. Lekeitioko Kultur Etxeko Azkue aretoan, 19;30etan hasita, Koldo Leniz Ortuondoren ‘Paradisu zauritua’ eta Raul Fernandez de Pinedo Gonzalezen ‘Urteko partidua’ proiektau ebezan atzo. Gaur, barriz, Bego Lorenteren ‘Kaiolarik ez zirkoa’ eta David Maeztu eta Jone Guenetxearen ‘Gerediaga Auzoa’ emongo dabez.

Zemendiaren 15etik 18ra lehiaketa ofizialeko lanen txandea izango da. Proiekzinoak, Lekeitioko Ikusgarri Zineman izango dira iluntzeko 19:30etatik aurrera. Ondoko lanak proiektauko dabez: ‘Palestina, hesien zirrikitutik’, ‘Txapel’, ‘Astra 5:00 A.M.’, ‘Euskerako lana’, ‘14 Apostolu’, ‘Egun motela’, ‘80 baietz’, ‘Urbaltzaga’, ‘Antzarrak’, ‘Porlana-Beira’, ‘Berandu beti bezala’, ‘Kaelak, uda sasoiko arrainak’, ‘Garapena, 1876’, ‘[3 in 1]’, ‘Arboleda’, ‘Fusioa / Banaketa’, ‘Durangoko bonbardaketa’, ‘Ama eta alaba’, ‘Iragana gaindituz’, ‘Irteeraren bila’, ‘Izotza’, ‘Txalaparta’, ‘Ni errege’, ‘Prestige izotza’, ‘Orquesta Lequeitiana’, ‘Aletheia’, ‘Bagia’, ‘Isiltasuna’, ‘Deskontrol: Duintasunez eutsi’, ‘Bizkaiko txakolina’, ‘Hegoak ebaki banizkio’, ‘Erretaula nagusia’, ‘Gorriti Aztia’, ‘Olatuak Deban’, ‘Entzun egiten den ardoa’, ‘Dindandua’, ‘Sin remite’, ‘Zikloak’ eta ‘Iltzeak’.

Epaimahaikideak ondokoak izango dira: Begoña Vicario (EHUko Arte Ederretako irakaslea), fakultade bereko Arantza Lauzirika irakaslea, Jokin Oregi, produktore eta zinegilea eta Koldo Anasagasti, produktorea eta zinegilea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu