Zinebi 48, Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldia

Bizkaie! 2006-11-13 01:00   Barriak
Zemendiaren 27tik abenduaren 2ra

Zinebi 48, zemendiaren 27tik abenduaren 2ra egingo da aurten. Danetara, 2.615 pelikula aurkeztu dira eta horreen artetik, 42 herrialdetatik datozen 93 aukeratu ditu Hautaketa Batzordeak Nazinoarteko Lehiaketarako

Atal ofiziala. Nazinoarteko Lehiaketea

Mende erdiko ibilbidea beteteko bi urte besterik falta ez diran honetan, ZINEBIk 2.615 pelikulakaz ekin gura deutso bere 48. ekitaldiari; horreen artetik, 42 herrialdetatik datozen 93 aukeratu ditu Hautaketa Batzordeak Nazinoarteko Lehiaketarako. Horreen arteko 12 espainiarrak dira, fikzinozko bost, lau dokumental eta hiru animazinozkoak.

Euskal Zinemaren atalean ondorengo 10 pelikulak aukeratu dabez Nazinoarteko Lehiaketarako:

- Midori, Koldo Almandozena / fikzinoa
- La barbería, Algis Arlauskasena / fikzinoa
- For(r)est in the des(s)ert, Luiso Berdejorena / fikzinoa
- Miramar St., Jon Garañorena / fikzinoa
- Una historia de invierno, Iván Gortázarena / fikzinoa
- Vegetables, Javier Orbearena / fikzinoa
- Microfantasticheria, Susana Talayerorena / fikzinoa
- Txoria, Juanan Eguigurenena / dokumentala
- El verano español, Víctor Gonzálezena / dokumentala
- Perpetuum mobile, Enrique García /Raquel Ajofrínena / animazinoa

Zinemaldiaren Araudian ezarritako hiru kategorien arabera (fikzioa, dokumentala eta animazioa), lehiaketarako aukeratutako 93 pelikulen generoei begiratuta, horreetako 53 fikzinozkoak dira, 20 dokumentalak eta 20 animazinozkoak. Jatorriari dagokionean, barriz, euskal eta espainiar pelikulak alde batera itxita, aitatu beharrekoak dira Alemania (10 pelikula), AEB (5), Frantzia (5) eta Britainia Handitik (4) etorritakoak. Ewsangura horretan, esan beharra dago lehen aldiz izan dala Sahara azpiko Afrika (Etiopia eta Kenia) eta Asiako (Filipinak eta Malasia) hainbat herrialderen partaidetzea, eta horrek barriro egiaztatu dau lehiaketa honen benetako unibertsaltasuna. Latinoamerikar atalak sari berezitua izan ohi dau Palmares Ofizialean, euskal eta espainiar atalek bezela, eta ekitaldi honetan Argentina, Brasil, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Perú eta Venezuelaren partaidetzea izango da.

Infospain

Atal Ofizialean sartu ez diran espainiar film laburrak dira: fikzino, dokumental eta animazniozkoak. Aurten, 14 film dira atal honetan sartuko diranak.

Infoeuskadi

Atal Ofizialean sartu bako fikzino, dokumental eta animazniozko 14 euskal ekoizpenen erakustaldia.

Arturo Ripstein

Ripsteinek berak aukeratutako bost izenburu esanguratsuenen berrikusketea. Mexikar zinegile honek lan handia egin dau zinemagintzan eta ZINEBIk, aurtengo 48. ekitaldi honetan, Ohorezko Mikeldia emotea erabagi dau latinoamerikar arloko zineari eginiko ekarpenagaitik eta haren filmografiak munduan izan dauen zabalpenagaitik. Atzerabegirako hau osotuko daben bost izenburuak honakoak dira: El castillo de la pureza (1973), El lugar sin límites (1978), El imperio de la fortuna (1986), La mujer del puerto (1991) eta Asi es la vida (2000).

James Benning

ZINEBI 48ko Nazinoarteko Epaimahaiko presidentea da. Iparramerikar zinegile hau (Milwaukee, Wisconsin, 1942) bere herrialdeko zine independentearen ordezkari ezagunenetarikoa da. Northwestern University-n irakasle da 1987tik eta California Institute of the Arts-en emoten ditu eskolak.

Aitatutako atalez gan, ondoko ziklo eta ekitaldiak nabarmendu daitekez: Kubatar zine gaztea, Fashion Mood, Aberririk bako ikusmenak. NY eta inguruetako zine esperimentala, Euskal Bideoartistak, sormenezko frantziar dokumentalak, Rosa Von Praunheim, Zinebidok Mintegia, Clip-Klub. Munduko musika bideoak, Zineskola edota Mikrozinebi proiekzinoak.

Proiekzinoak ondoko lekuetan izango dira:

Arriaga Antzokia, Guggenheim Museoa, Arte Eder Museoa, Bilborrock Aretoa, Barrainkua Auzetxea, Zabalguneko Kulturgunea, Arriaga Antzokiaren Plaza, Bidarte Auzetxea, Getxoko Kulturgunea, Euskal Herriko Unibertsitateko Entzutegia, Orozkoko Kultur Etxea eta Gasteizeko Guridi Antzokia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu