Hogei herrialdetako filmak aurten AnimaBasaurin

Bizkaie! 2007-01-10 01:00   Barriak

Martiaren 23tik 29ra izango da III. AnimaBasauri Nazinoarteko Animazino Jaialdia Basauriko Sozial antzokian. Hirugarren ekitaldian, Bilboko aretoetara, EHUra eta Bilbondo azalera handiko saltokietara zabalduko dira emonaldiak.

Aurreko urteetan bezela, 35 milimetroko euskarriko film laburren eta iraupen luzeko filmen lehiaketak antolatuko dabez. Hogei herrialdetako filmek osotzen dabe edade nagusiko ikusleentzat preparautako egitaraua. Besteak beste, Japoniako, Espainiako, Frantziako, Suitzako, Brasilgo eta Txileko lanak emongo dabez.

Horrezaz gan, Bill Plympton estadubatuarraren eta Jan Svanmajer txekiarraren atzera begirakoak eskainiko dabez. Gainera, umeentzako egitaraua be izango da: Betizu eta Xangaduko misterioa, Harri Magikoaren bila, Perez, gure sagutxo hori eta Cristobal Molon emongo dabez euskeraz.

Filmen emonaldiak izango dira osogai garrantzitsuenak, eta euren inguruan bestelako ekitaldiak antolatuko dabez, berbarako, Nocturna eta Las tortugas Ninja estreinatzeke dagozan lanen inguruko erakusketak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu