‘Casualday’ filmaren grabazinoa Zizurkilen
2006-11-21 01:00 BarriakMax Lemcke madrildarraren lehen film luzea grabetan dagoz egunotan Zizurkilen. Euren artean ondo konpondu gura daben enpresaburuen istorioa kontau eta konformismoa bizitzan aukera bat izan ete daitekeen pentsarazoten dau zuzendariak.
Max Lemcke madrildarraren lehen film luzea grabetan dagoz egunotan Zizurkilen. Euren artean ondo konpondu gura daben enpresaburuen istorioa kontau eta konformismoa bizitzan aukera bat izan ete daitekeen pentsarazoten dau zuzendariak.
Oraindino estreinau ez dan arren, hainbat jaialditan aurkeztu dan Mundo Fantastico filma 2004an amaitu ostean, Zizurkilera etorri da Casualday filmeko lantaldea. Juan Diego, Javier Rios, Luis Tosar eta Estibaliz Gabilondo dira protagonista nagusiak; horreez gan, Alberto San Juan, Malena Alterio, Alex Angulo, Arturo Valls, Carlos Kaniowsky eta Secun de la Rosa aktoreek be parte hartuko dabe.
Komunikabideek grabazinoko zati bat ikusteko aukerea izan dabe, jatetxe bateko mahaiaren inguruan jesarrita dagozan lau protagonisten arteko alkarrizketearen grabazinoa, hain zuzen be.
Graazinoa abenduaren 13an amaituko dabe Madrilen, zemendiaren 6an hasi ostean. Filmeko eszenaleku nagusia Gipuzkoa izango da, nahiz eta Madrileko irudi batzuk be ikusiko diran.
Casualday lanean, Ameriketako Estadu Batuetako enpresa handietan ohikoa dan jarduera bat ikus daiteke: eguneroko tensinoak albo batera ixteko eta euren arteko hartu-emonak hobetzeko, enpresaburuak eta beharginak mendira joaten dira alkarregaz.
Zuzendariaren esanetan, ‘filmak daukagunagaz konformau behar garan ala ez aztertzen dau’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!