Kimuak katalogoko hainbat film saritu ditue nazinoartean

Bizkaie! 2006-11-08 01:00   Barriak

‘Sarean’ filmak Mexikon, Guadalajarako Zinema Jaialdiko sari bat lortu dau; ‘For(r)est in the des(s)ert’ filmak Sitgeseko Zinema Jaialdiko Nazinoarteko Film Labur Onenaren Saria jaso dau eta ‘Cirugia’ filmari Notodofilmfesten sari berezia emon eutsen. Bestalde, ‘Midori’-k euskerazko film labur onenaren Berria saria jaso eban.

‘Sarean’ filmak Mexikon, Guadalajarako Zinema Jaialdiko sari bat lortu dau; ‘For(r)est in the des(s)ert’ filmak Sitgeseko Zinema Jaialdiko Nazinoarteko Film Labur Onenaren Saria jaso dau eta ‘Cirugia’ filmari Notodofilmfesten sari berezia emon eutsen. Bestalde, ‘Midori’-k euskerazko film labur onenaren Berria saria jaso eban. Ganera, 2005ko katalogoa osotzen daben zazpi film laburren artean, 237 sari irabazi ditue mundu osoko zinema jaialdietan eta Borja Cobeaga donostiarraren ‘Eramos pocos’ lana Fikzinozko Film Labur Onenaren Oscar saria jasoteko aurre-aukeratu dabe.

Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian aurkeztu ondoren, Kimuak 2006 programa barriko zazpi film laburrak mundu osoko zinema jaialdietan erakutsi dira. Aurtengo katalogoa, Luis Berdejo, Ione Hernandez, Koldo Almandoz eta Asier Altuna zuzendarien lanak dagoz baina, tartean, izen barriak be badagoz, Alberto Gonzalez, Gabe Ibañez eta David Gonzalez berbarako.

Honeek dira Kimuak 2006 katalogoa osotzen daben film laburrak: ‘Cirugia’ (Alberto Gonzalez); ‘For(r)est in the des(s)ert’ (Luiso Berdejo); ‘Juego’ (Ione Hernandez); ‘Maquina’ (Gabe Ibañez); ‘Midori’ (Koldo Almandoz); ‘El relevo’ (David Gonzalez); eta ‘Sarean’ (Asier Altuna).


Kimuak

Euskal film laburren zabalpenerako, sustapenerako eta banaketarako sortutako programea da. 1998an sortu eban Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta hainbat alkarteren lankidetzeari eta lanari esker garatu da.

Programearen helburua Euskadin produzidutako film laburrak bultzatzea eta zabaltzea da. 2005eko edizinotik, Euskadiko Filmategia Fundazinoa arduratzen da kudeaketaz Txema Muñozen gidaritzapean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu