Zinegoak 2007k Rosa Maria Sardá omenduko dau
2007-01-12 01:00 BarriakBilboko Gay, Lesbo eta Trans Zinemaren Nazinoarteko Jaialdiaren laugarren edizinoa urtarrilaren 22an hasi eta 27an amaituko da. Antolatzaileen esanetan, ‘Zinegoak 2007 orain arteko onena izango da’.
Bilboko Gay, Lesbo eta Trans Zinemaren Nazinoarteko Jaialdiaren laugarren edizinoa urtarrilaren 22an hasi eta 27an amaituko da eta aurtengo Ohorezko Saria Rosa Maria Sardá aktore katalanak jasoko dau Arriaga antzokiko inaugurazino ekitaldian. Homosexualen, lesbianen eta transexualen ganeko film labur, luze eta dokumentalak egongo dira ikusgai Capitoleko 3 eta 4 aretoetan eta Bilborock aretoan. Ganera, FNAC dendeak be Off Zinegoak ataleko filmak emongo ditu. Antolatzaileen esanetan, ‘Zinegoak 2007 orain arteko onena izango da’.
Sail ofizialean, danetara 64 film emongo ditu aurten Parte hartuko daben filmen artean, Berlinale Berlineko Nazinoarteko Zinemaldiak homosexual, lesbiana eta transexualen ganeko film onenei emoten deutsiezan Teddy Bear sarien hiru irabazleak egongo dira. Bestalde, Off Zinegoak atalak formaz zein edukiz esperimentalagoak eta transgresoreagoak diran bederatzi film labur emongo ditu FNAC dendan.
Aurtengo Zinegoak Rosa Maria Sardá aktore kataluniarrari emongo deutso Ohorezko Saria. ‘Sardák interpretau dituan personaiek homosexualidadea defendidu izan dabe eta, horregaitik, amatzat daukie gai, lesbiana eta transexual askok’, Roberto Caston Zinegoak jaialdiko zuzendariaren esanetan.
Bestalde, Zinebi eta Zinegoak jaialdiak alkarlanean ibili dira Eloy de la Iglesiari omenalditxua antolatzen (zinemagile zarauztarra igazko martian hil zan), ‘maisutasunez landu ebazalako homosexualidadea, drogak eta marjinazinoa lako gaiak’.
Emonaldiak
Omenaldiak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!