Zinema gay, lesbiana, transexual eta bisexual britainiarraren ganeko zikloa Bilbon
2006-10-09 02:00 BarriakHegoak Euskal Herriko Gay, Lesbiana eta Transexualen Elkarteak zinema gay, lesbiana, transexual eta bisexual britainiarraren ganeko zikloa antolatu dau. Zikloa pasa dan barikuan, urriak6, hasi zan, ‘Another country’ filmagaz, eta danetara 8 film erakutsiko dira. Emonaldiak Hegoak alkartearen egoitza izango dira, Bilbon, barikuro, 20:00etatik aurrera. Sarrerea doban izango da.
Hegoak Euskal Herriko Gay, Lesbiana eta Transexualen Elkarteak zinema gay, lesbiana, transexual eta bisexual britainiarraren ganeko zikloa antolatu dau. Zikloa pasa dan barikuan, urriak 6, hasi zan, ‘Another country’ filmagaz, eta danetara, 8 film erakutsiko dira. Emonaldiak Hegoak alkartearen egoitzan izango dira, Bilbon, barikuro, 20:00etatik aurrera. Sarrerea doban izango da.
Hurrengo emonaldia bariku honetan izango da, urriak 13, Kenneth Branaghek zuzenduriko ‘Peter's friends’ filmagaz. Urriaren 20an, Stephen Frearsen ‘My beautiful laundrette’ izango da ikusgai. Urriaren 27an, Stephen Frearsen beste pelikula bat ikusi ahal izango da: ‘Prick up your ears’.
Zemendiaren 3an, Liz Gillen ‘Goldfish memory’ emongo dabe. Brian Gilbert-ek Oscar Wilde idazle handiaren ganean 1997an zuzendu eban ‘Wilde’ filma izango da hurrengo emonaldia, zemendiaren 10ean. Ostean, zemendiaren 17an, John Mayburyren ‘Love is the devil’ izango da ikusgai. Amaitzeko, Paul Humfress eta Derek Jarmanen ‘Sebastiane’ pelikulak izango dira Hegoak zine-klubean, zemendiaren 24an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!