Lekeitioko 38. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik dago
2015-05-06 17:45 BarriakLekeitioko Udalak antolatuta, 38. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabaldu barri dabe. Irailaren 13a izango da Euskal Zine Bilerearen (EZB) lehiaketan ikus-entzunezko lanak aurkezteko azken eguna. Euskera hutsean egiten dan Euskal Zine Bilera bakarraren 38. edizinoa da aurtengoa.
‘Asterix, Jainkoen Egoitza’ filma euskeraz, Zineuskadi eta Warner Brosen lehen kolaborazinoari esker
2015-04-28 15:23 BarriakZineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskeraz programearen barruan itzuli da Asterix, Jainkoen Egoitza filma euskerara eta apirilaren 30ean, 5 zinema-aretotan estreinauko da. Hortik aurrera ikusgai egongo da beste hainbat aretotan.
Fant 21ek kultur eta aisialdirako jarduerak be izango ditu zinema programazinoaren osogarri
2015-04-24 12:41 BarriakBilboko Fantasiazko Zinemaldia (Fant 21) maiatzaren 8tik 15era izango da aurten, zinema programazino anitz, erakargarri eta kalidadezkoagaz, ez zinema zaleentzat bakarrik, baita genero fantastikora lehen aldiz hurreratzen diranentzat be.
Aurtengo Bilbao Mendi Film Festivalen izena emoteko epea zabaldu dabe
2015-04-21 10:53 BarriakMendia eta abentura kirolei buruzko Bilbao Mendi Film jaialdiaren zortzigarren edizinoko sail ofizialean izena emoteko epea edegita dago. Irailaren 30era arte, mendiagaz zerikusia daukien ikus-entzunezkoak aurkeztu ahalko ditue egileek. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako produkzinoak izan behar dira.
'Txarriboda' pelikulearen estreinaldia, astegoien honetan
2015-04-10 12:17 BarriakBegoña emazteak banatu gura dau, baina Franek ez, izan be horrek dana galtzea ekarriko leuke, familia, lana eta finantza planak. Zer egin? Ba, andrea hil, hori da arpegi biko enpresarioak erabagiten dauena. Plan ia perfektua pentsau dau, baina Klara ertzaina atzetik izango dau. Javier Rebollok eta Alvar Gordejuelak zuzendutako Txarriboda euskeraz filmautako pelikulea barikuan estrenauko da areto komerzialetan.
Euskadiko Filmategiak ikus-entzunezko funtsen zati bat ikusgai jarri dau webgunean
2015-03-17 17:23 BarriakWebguneko Funtsak atalean eskegitako irudiak hamarraldietan eta bildumetan dagoz banatuta. 1910etik hasi eta 80ko hamarraldira arteko epean egin ziran filmak hartu dira aintzat lehenengo fase honetan. Hilero film bat eskegiko dau Filmategiak eta haren garrantzia historikoagaitik, artistikoagaitik edo kulturalagiatik egingo da aukeraketea.
Pre-Fant Bilboko BBK Aretora helduko da maiatzaren 2tik 6ra bitartean
2015-03-17 13:09 BarriakMaiatzaren 8tik 15era bitarteko astean Bilbo zinema fantastikoaren uriburu bilakatuko da barriro, Fant Zinemaldiaren XXI. edizinoa ospatuko baita. Ohikoa danez, aurreko egunetarako hainbat jarduera programau ditue; aurten Kale Nagusiko BBK Aretoan egingo dira, maiatzaren 2tik 6ra, eta sarrerea dobakoa izango da.
Zinema Txartelagaz, 5 euskal film 20 eurotan
2015-03-04 11:21 BarriakEZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak salgai ipini barri dauen 20 euroko Zinema Txartelak Euskal Herrian edo Europan produzidutako, edo euskerara ekarritako, bost film ikusteko aukerea eskaintzen dau. Alkarteko kide diran aretoetan erabili daiteke bonua, apirilaren 30 baino lehen.
Zinebik 'Mercedes Sosa, la voz de Latinoamérica' eskainiko dau Bilbon
2015-02-24 17:40 BarriakZinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak urte osoan bere programazinoari jarraipena emoteko antolatzen dauen Hileko dokumentala estreinaldien zikloak Rodrigo H. Vilaren Mercedes Sosa, la voz de Latinoamérica (Argentina, 2013) filma eskainiko dau datorren eguenean, zezeilaren 26an.
Gonzalez de Iñarrituren 'Birdman' irabazle, Oscar sarietan
2015-02-23 10:48 BarriakPelikula onenaren saria, zuzendari onenarena, gidoi onenarena eta argazki onenarena irabazi ditu Alejandro Gonzalez de Iñarritu mexikarraren Birdman pelikuleak Oscar sarietan. Berau izan da irabazle. Boyhood bere lehiakide nagusiak Oscar bakarra jaso dau. Aktore onenak Julianne Moore eta Eddie Redmayne izan dira.
Guillermo Moncayoren 'Echo Chamber' pelikulea izan da irabazle Ikuspuntu jaialdian
2015-02-16 13:24 BarriakIkuspuntu Nafarroako zinema dokumentalaren jaialdiaren bederatzigarren edizinoa atzo amaitu zan. Guillermo Moncayo zuzendariaren Echo Chamber lanak jaso eban sari nagusia, eta Jessica Bardsleyren The Blazing World izan zan film labur onena.
'Loreak' eta 'Echeverriatik-Etxeberriara', Zinemaldia.Cat jaialdiaren Urrezko Txapelen irabazleak
2015-02-16 11:53 BarriakDomeka gau honetan, Loreak filmak beste sari bi batu ditu. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filmak Urrezko Txapel bi irabazi ditu (Fikzinozko Film Onenaren Saria eta Euskerazko Film Onena) Zinemaldia.Cat jaialdian. Dokumentalei jagokenez, irabazlea Echeverriatik-Etxeberriara lana izan da, Oiartzungo Ander Iriarterena.
Jafar Panahi zuzendari irandarraren 'Taxi' filmak irabazi dau Urrezko Hartza
2015-02-16 10:17 BarriakHana Saeidik, Jafar Panahiren lobeak, jaso behar izan eban Berlinaleko Urrezko Hartza, Taxi lanaren egileak ezin izan dauelako bertara joan. Irango Gobernuak galarazo egin deutsa. Gaur egungo Irango gizartearen barri emoten dau Panahiren lanak, guzurretako reality baten bitartez.
Hizkuntza ez hegemonikoen zinemen europar sarea osotzea proponidu dau Jaurlaritzeak
2015-02-11 10:07 BarriakClara Monterok ziurtatu dau euskerazko zinemearen etorkizuna Europan kultur topografia barria, hizkuntza ahaltsuenetako kultur produkzinoez haragokoa, ezartzearen menpean dagoala. Holan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordetzeak hizkuntza ez hegemonikoetako filmak trukatzeko eta nazinoartean emoteko zirkuituaren proiektua proponidu dau.
Zezeilaren 10ean abiatuko da Ikuspuntu zinema dokumentalaren jaialdia, Iruñean
2015-02-09 14:52 BarriakMila beharretik gora aurkeztu ziran bederatzigarren Ikuspuntu zinema dokumentalaren jaialdiko Sail Ofizialean, baina hamazazpi besterik ez dira izango lehian. Hemendik aurrera, Sail Ofizialaren izena, ganera, Erdiko eskualdea izango dala iragarri dabe antolatzaileek. Zezeilaren 15ean amaituko da zinemaldia.
'La isla minima' izan da irabazle nagusia Goya sarietan
2015-02-09 11:22 BarriakLa isla mínima 80ko hamarkadako Andaluzian girotutako trillerra, ukitu politikoa dauen istorioa, izan da Goya sarien 29. edizinoko protagonista nagusia; izan be, 17 izentapen zituan lanak hamar sari bereganatu ditu azkenean.
Zabalik dago honezkero 57. Zinebi Zinemaldian lanak aurkezteko epea
2015-02-05 11:26 BarriakBilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiaren – Zinebiren 57. edizinoa martxan dago honezkero. Abuztuaren 15era arte zabalik dago, zemendiaren 13tik 20ra egingo dan hurrengo edizinoan parte hartu nahi daben fikzinozko animazinozko lanak eta dokumentalak aurkezteko epea.
Ikus-entzunezko proiektuak sustatzeko erakunde arteko Ikusmira Berriak egitasmoa sortu dabe
2015-02-04 10:43 BarriakBerrikuntzea eta esperimentazinoa ardatz daben ikus-entzunezko beharrak lagunduteko asmoz abiatu da Ikusmira Berriak ekimena. Erakundeen alkarlanaren emoitzea da egitasmoa, hain zuzen be, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroak, Donostia Zinemaldiak, Donostia 2016 Europako Kultur Uriburuak, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategia Fundazinoak hartu dabe parte.
Kataluniako X. Euskal Zinema Jaialdia zezeilaren 5ean hasiko da
2015-02-02 16:52 BarriakBartzelonako Euskal Etxeak Zinemaldia.Cat Kataluniako Euskal Zinemaldiaren hamargarren edizinoa antolatu dau. Asteon abiatuko da, eguenean, eta hilaren 27an amaitu. Lehian izango dira, besteak beste, Loreak, Five Days To Dance, Lasa eta Zabala eta Negociador pelikulak.
Ester Martinen 'Nånting måste gå sönder' eta Pilar Monsellen 'África 815', Zinegoak jaialdiko irabazleak
2015-02-02 13:53 BarriakDomeka iluntzean amaitu zan Zinegoak Bilboko gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen nazinoarteko jaialdia. BBK Salan egin eben sari-emotea eta amaiera ekitaldia. 12. edizino honetan emakume bik irabazi ditue sari nagusiak lehenengoz, Ester Martinek, Fikzinozko film luzerik onenari saria; eta, Pilar Monsellek, Film dokumental luze onena.
BizkaiFilma egitarauan badagoz helduentzako pelikulak be
»» Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo ...