Bilboko 21. Fant jaialdian izena emoteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2014-11-28 14:55   Barriak

Fant Bilboko Zinema Fantastiko jaialdia 2015ko maiatzaren 8tik 15era bitartean egingo da. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak lehiaketan parte hartu nahi daben filmak aurkezteko epea zabaldu dau.

Hileko Dokumentala zikloaren barruan, 'Five days to dance' aurkeztuko dau eguenean Zinebik

Bizkaie! 2014-11-25 12:41   Barriak

Hileko Dokumentala, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak, ZINEBIk, urte osoan bere programazinoari jarraipena emoteko antolatu dauen estreinaldien zikloak, Rafael Molések eta Pepe Andreuk zuzendutako Five days to dance (Espainia 2014, 77 min.) filma eskainiko dau eguenean, zemendiaren 27an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

37. Euskal Zine Bilerearen hasiera ekitaldia cabaret erraldoi bihurtu da

Bizkaie! 2014-11-24 11:26   Barriak

Miren Gojenola, Miren Gaztañaga eta Gabriel Ocinak 37. Euskal Zine Bilerako hasiera ekitaldia kabaret erraldoi bihurtu dabe bart. Emozinoz beteriko hasiera ekitaldia izan da. Bertan izan dira igazko aurkezleak be, ganbaratik begira. Lehiatuko diran filmen erakusketea egin eta epaimahakideen aurkezpena egin da segiduan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Hego Koreako Chun-Kyu Parken 'Mould' filmak irabazi dau Zinebi jaialdiko sari nagusia

Dabi Piedra Robledo 2014-11-21 14:30   Barriak

Euskal Zinemearen Sari Nagusia, Aitor Gutierrezek eskuratu dau, Anomalo lanari esker. Bilboko Film Labur eta Dokumentalen Nazinoarteko Jaialdiak, Zinebik, goizean emon dau ezagutzera aurtengo edizinoko palmaresa. Arratsaldean, Arriaga Antzokian, sariak emoteko ekitaldia izango da eta, bide batez, Alex Angulo aktore hil barriari omenaldia egingo deutsie antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

ZINEBIk berbaldi-barriketaldia eskainiko dau Guggenheim Museoan Ulrike Ottinger dokumentalgileagaz

Bizkaie! 2014-11-20 10:32   Barriak

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak Ulrike Ottinger zinemagile eta dokumentalgile aleman handiaren bisitea jasoko dau aurtengo edizinoan. Saioa eguenean, zemendiak 20, izango da Guggenheim Museoaren auditorioan, 20:00retan, eta bere azken filma, Unter Schnee (Edurpean), eskainiko da. Emonaldiaren ondoren berbaldi-barriketaldia egongo da zinemagileagaz.

FANT jaialdiko euskal film laburren aukeraketa bat izango da Bartzelonako Bildurrezko Zinemaldian

Bizkaie! 2014-11-19 17:32   Barriak

Bartzelonan sei film labur eskainiko dira: Yayos (Roberto San  Sebastián), Peter Pan (Imanol Ortiz López), Jako de Troy (Javier  Arriaga), Una mierda de slasher (Miriam Ortega Domínguez), Mirage (Aitor Arenas) eta Cólera (Aritz Moreno).

Zazpi euskal film lehian, Zinebiko Sail Ofizialean

Bizkaie! 2014-11-13 14:47   Barriak

Barikuan, hilaren 14an, abiauko dan Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdian zazpi euskal film izango dira lehian Sail Ofizialean. Lanok, ganera, edegiera ekitaldiaren ostean proiektauko ditue, Arriaga antzokian, 20:00etatik aurrera. Ekitaldi berean, Cecilia Roth antzezle argentinarrak Ohorezko Mikeldia jasoko dau.

Astegoienean 'Yugo eta Lala' filma euskeraz ikusi ahal izango dogu zinema-aretoetan

Bizkaie! 2014-11-12 12:59   Barriak

Amazinoko film txinatarra da Yugo & Lala eta Donostiako Bildurrezko eta Fantasiazko Astean egin eban europako estreinaldia euskeraz. Orain zinema-aretoetara egingo dau salto. Datorren domekatik aurrera ikusi ahal izango da, Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programearen barruan bikoiztu baita.

EHUko ikasleen film laburrak ikusgai gaur, PreZinebi jaialdian

Bizkaie! 2014-11-12 11:10   Barriak

Ikus-entzunezko Komunikazinoko ikasleek euren lanak erakusteko aukerea izango dabe gaur, 20:00etan, Bilboko Campos antzokian, Zinebi jaialdiaren aurreko PreZinebi egitarauaren barruan. Erandioko Tartanga ikastetxeko eta Euskal Herriko Zinema Eskolako zinemagile gazteen lanak be proiektauko ditue. Danetara, hamabost pelikula izango dira.

Lekeitioko 37. Euskal Zine Bilereak Nestor Basterretxea omenduko dau zemendiaren 29an

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-11-11 14:52   Barriak

Inoiz baino lan gehiago jaso dituela-eta, pozarren dagoz Euskal Zine Bilerako arduradunak. Jaialdia zemendiaren 23an hasiko da, eta astebetez, 48 lan proiektauko dira Ikusgarri aretoan. Aurten barrikuntza ugari ditu zinemaldiak: Antzar Morea Saria, Lekeitioko berbaldia jardunaldia eta Nestor Basterretxea omenduko dauen Euskal Zinemearen Begiradea saria.

Zinebi jaialdiak hil osteko Ohorezko Mikeldia emongo deutso Alex Angulori

Bizkaie! 2014-11-10 14:45   Barriak

56. Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak garagarrilean kotxe istripuan hildako Alex Angulo aktorea omenduko dau, hil osteko Ohorezko Mikeldi saria emonez. Jaialdiaren amaiera ekitaldian, zemendiaren 21ean, Mayda Zabala emazteak eta Dodo alabeak jasoko dabe saria, Bilboko Arriaga antzokian. Asteon hasiko da Zinebi, barikuan.

ZinebiExpressek 48 ordutan errodautako film laburren lehiaketeak 7. edizinoa zabalduko dau zapatuan

Bizkaie! 2014-11-07 14:28   Barriak

ZinebiExpress lehiaketeak zazpigarren edizinoa ospatuko dau aurten, eta mundu osoko zuzendariei eta teknika eta arte taldeei dago zabalik. Izena emotea bihar, hilak 8, izango da, Bilboko Campos Antzokiko atarian, goizeko 09:30etik 10:30era, eta momentu horretan jakinarazoko da film laburren gaia.

PortuZine: familia eredu guztiei zuzendutako zinemea eta arte eszenikoen erakusketea Portugaleten

Bizkaie! 2014-11-05 13:27   Barriak

Portugaleteko Udalak Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Jaialdiagaz eta Hegoak alkarteagaz batera PortuZine 2014 aurkeztu dabe, ume eta helduentzako zein familia eredu guztiei zuzendutako zinema eta arte eszenikoen lehenengo erakusketea, zemendiaren 7, 8 eta 9an izango dana.

Pablo Maloren 'Lasa eta Zabala' euskeraz filmautako bigarren film luze ikusiena da 2005etik

Bizkaie! 2014-11-05 09:56   Barriak

Pablo Maloren Lasa eta Zabala filma 2005etik euskeraz filmautako bigarren film luze ikusiena bihurtu da, zinema aretoetan dagoanetik hiru aste igaro diranean. Aupa Etxebeste! komediak bakarrik gainditzen dau zifra hori.

Zemendiaren 6an hasiko da Getxon euskerearen historiaren ganeko 'Euskara Jendea' proiekzino zikloa

Bizkaie! 2014-11-04 13:20   Barriak

Datorren zemendiaren 6tik abenduaren 11ra arteko eguenetan, euskerearen jatorriaren ganeko Euskara Jendea zikloaren sei proiekzino izango dira Algortako Kultur Etxean, Getxoko Udalak antolatuta.

PreZinebi datorren barikuan hasiko da Bilbon, Zinebi 56ren aurrerapen moduan

Bizkaie! 2014-11-04 11:48   Barriak

Beste proposamen batzuen artean, aurtengo edizinoak, zinema eskolek egiten daben lanaren erakusketea, ZinebiExpress lehiaketea edota Josefina Molina eta José Antonio Sistiaga lako profesionalakaz izango dan topaketea izango dira.

Sekula baino film gehiago aurkeztu dira Lekeitioko Zine Bileran

Bizkaie! 2014-10-30 13:35   Barriak

Zemendiaren 23tik 29ra bitartean Lekeition egingo dan 37. Euskal Zine Bileran 48 lan izango dira lehian, antolatzaileek jakinarazo barri dabenez. Danetara, 59 lan jaso ditue, inozko gehien. Jaialdiko azkenengo egunean euskal zinemagintzearen inguruko jardunaldiak egingo dituela aurreratu dabe.

Clint Eastwood aktorea da Bilbao Mendi Film Festivaleko kartelaren protagonistea

Bizkaie! 2014-10-29 14:07   Barriak

Abenduaren 12tik 21era bitartean, Bilbon egingo dan Mendi Film nazinoarteko mendi zinemaldiaren zazpigarren edizinoko kartela aurkeztu dabe. Clint Eastwood aktore estadubatuarra agiri da irudian, Suitzako Alpeetako Eiger mendiaren ipar aurpegian eskegita, The Eiger sanction pelikulearen eszena batean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'24 Ordu Digitalean' Elorrion

Bizkaie! 2014-10-29 10:53   Barriak

Hemen da Arriolako IX. Film Laburren Lehiaketea. Aurten be lanak aurkezteko 24 ordu baino ez ditue izango parte-hartzaileek, horixe da lehiaketearen ezaugarri nagusia. Urriaren 31n, arratsaldeko 17:00etan, antolatzaileek gaia proponiduko dabe eta 24 ordu geroago filmak Arriola Antzokian aurkeztu behar dira.

Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyak 10. edizinoa beteko dau aurten

Bizkaie! 2014-10-29 10:33   Barriak

2005. urtetik, Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau urtero. Aurtengoa 10. edizinoa izango da, eta igazko arrakastea dala eta, Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen plazearen barruan egingo da, bigarrenez. Izena emoteko epea zemendiaren 28ra arte egongo da zabalik.