Benicio del Torok Donostia saria jasoko dau Donostiako 62. Zinemaldian

Bizkaie! 2014-09-02 14:51   Barriak

Perlak sailari amaierea emongo deutson Escobar: Paradise Lost filmako protagonistea da Benicio del Toro. Andrea di Stefanok idatzi eta zuzendu dau pelikulea eta protagonistak Oscar sari bat irabazi eban Benicio del Toro (Pablo Escobarren rola jokatuko dau), Josh Hutcherson (Hunger Games), Claudia Traisac eta Carlos Bardem izango dira.

Bermeoko Erraldoien Konparseak film labur bat egin dau umeei txupetea kentzen laguntzeko

Bizkaie! 2014-09-02 10:30   Barriak

Bermeoko Erraldoien Konparseak joan dan urtean Ekau pipie Xixilintzako liburuxkea argitaratu eban. Aurten beste pausu bat emon dau eta liburuxka horretan oinarrituta, titulu bereko film laburra egin dau, Markel eta Gorka Goikoetxea anaiek zuzendutakoa.

Zinebik kirolari ezinduen talde baten bizitzea erakusten dauen 'Camino a Olimpìa' lana aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2014-08-28 10:52   Barriak

Glasow zuzendari alemanak, bera be ezindua, bere burua kirolaren areriotzat hartzen dau, eta joko paralinpikoak erabateko inkongruentzia lez ulertzen ditu. Oraingoan, Londoneko Joko Paralinpikoetan parte hartzen daben lau atletaren eta boleibol talde baten bizitzetan sartzen da. Eurekaz kirolaren ganean berba egiten dau, baina baita bizitzeari eta bakotxaren bildurren ganean be.

Pedro Olea bilbotarrak Zinemira Saria jasoko dau 62. Donostia Zinemaldian

Bizkaie! 2014-08-28 10:39   Barriak

Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA produktore-alkarteek euskal zinemagintzako persona ospetsu baten ibilbidea saritzeko emoten daben Zinemira Saria, aurten, Pedro Olea zuzendariarentzat izango da. Zinemira Saria irailaren 22ko galan emongo deutsie, Victoria Eugenia antzokian. Saria emoteaz gan Borja Cobeagaren Negoziatzailea filma estreinauko da.

Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak

Bizkaie! 2014-08-27 14:37   Barriak

Donostia Zinemaldiaren 62. edizinoak sei film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian produzidutako zinemeari zuzendutako Zinemira sailean. Bi estreinaldik eta aurten produzidutako lau lanek osotuko dabe sail berezia.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Venezian 20 film lehiatuko dira gaurtik irailaren 6ra Urrezko Lehoia irabazteko

Bizkaie! 2014-08-27 11:36   Barriak

Veneziako Mostra irailaren 6ra arte egingo da, eta hogei film izango dira pelikula onenaren Urrezko Lehoia irabazteko lehian. Tartean dago, berbarako, Abel Ferrara estadubatuarraren Pasolini lana.

Borja Cobeaga, Bruno Dumont eta Ned Benson zuzendariek Donostiako Zinemaldian aurkeztuko ditue lanak

Bizkaie! 2014-08-26 10:48   Barriak

Espainian produzidutako lau film luze eta hiru labur munduan lehen aldiz emongo dira, horreen artean, Borja Cobeagaren film barria, Negoziatzailea, proiektauko da. Komedia barri honetako protagonistea Manu Aranguren da, ETAgazko negoziazinoetan Espainiako Gobernuaren berbakide ibiliko dan euskal politikaria. Ramón Barea, Carlos Areces eta Josean Bengoetxea dira protagonistak.

Dorothy Arzner zinemagileari ziklo bat eskainiko deutso 62. Donostia Zinemaldiak

Bizkaie! 2014-08-20 12:35   Barriak

Dorothy Arzner (1897-1979) AEBetako zinemearen barruan ezohiko kasua izan zan, Hollywoodeko urrezko aroan zuzendari lez ibilbide profesional bat egitea lortu eban emakume bakarra izan zalako.

'Hurrak eta lapurrak' filma euskeraz

Bizkaie! 2014-08-18 12:20   Barriak

The Nut Job filmak AEBetan 64 miloe baino gehiago batu ostean, barikuan, abuztuaren 22an, estreinauko da filma estadu osoan eta gurean euskeraz ikusteko aukerea izango dogu, Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programearen barruan bikoiztuko baita.

Lauren Bacall aktorea hil da 89 urtegaz

Bizkaie! 2014-08-13 11:11   Barriak

Buruko isuri baten ondorioz hil da Lauren Bacall aktore estadubatuarra, New Yorken. Berrogei bat pelikulatan parte hartu eban, eta antzerkian be lan ugari egindakoa zan. Broadwayn igon zan lehenengoz eszenatoki batera, 1942an.

Robin Williams aktore estadubatuarra hil da

Bizkaie! 2014-08-12 11:05   Barriak

Etxean hilda topau dabe Robin Williams 63 urteko aktore ezaguna. Depresinoak jota ebilen azkenaldian, bere hurrekoek jakinarazo dabenez. Poliziak bere burua hil dauela uste dau, baina oraindino ikertzen dabilz.

Zinemaldiko 'Eastern Promises' atzera begirakoak 50 film eskainiko ditu

Bizkaie! 2014-08-11 14:26   Barriak

Eastern Promises. Ekialdeko Europaren erretratua zikloak II. Mundu Gerrearen ostean sobietarren eraginpean bizi izan ziran herrialdeetan 2000. urtetik hona produzidutako zinemea eskainiko dau, 50 pelikula danetara. Zinematografia horreen sormen aberastasuna eta azken hamarkadako talentu barriak ezagutzeko aukera parebakoa izango dala aurreratu dabe antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Bille August, François Ozon eta Mia Hansen-Loveren lanak, Donostia 62. Zinemaldiko Sail Ofizialean

Bizkaie! 2014-08-08 14:03   Barriak

Bille August, Mia Hansen-Love, François Ozon, Christian Petzold, Michaël R. Roskam, Shim Sung-bo eta Michael Sturminger zinemagileen lanak Donostia Zinemaldiko 62. edizinoko Sail Ofizialean emongo dituela jakinarazo dabe jaialdiko iturriek. Irailaren 19tik 27ra egingo da Zinemaldia.

Europa-Latinoamerika III. Koprodukzino Foroak 14 herrialdetako lanak batuko ditu Zinemaldian

Bizkaie! 2014-08-07 14:33   Barriak

Irailaren 22, 23 eta 24an egingo dabe Europa-Latinoamerika III. Koprodukzino Foroa , 62. Donostia Zinemaldiaren barruan, eta 14 herrialdetako 15 proiektu jasoko ditu. Izena emon eben 181 proiektuen artean egin dabe aukeraketea. Film gehienak Latinoamerikatik heldu dira.

Abentura eta arrisku kirolei buruzko sei lan, Zinemaldiko 'Savage Cinema' sailean

Bizkaie! 2014-07-30 15:45   Barriak

Savage Cinema sailaren bigarren edizinoak eskia, skatea, eskaladea eta snowboardaren inguruko sei pelikula eskainiko ditu, 62. Donostia Zinemaldiaren barruan. Urtean sortutako pelikularik adierazgarrienak izango dira ikusgai.

'Let's Talk in Basque!' atal berezia, Vancouverreko Latin American Film Festivalen

Bizkaie! 2014-07-29 15:06   Barriak

Vancouverreko Latinoamerikako Zinemaldian euskal zinemeak bere lekua izango dau, Let's Talk in Basque! izeneko atalean, Etxepare Euskal Instituak jakinarazo dauenez. Telmo Esnalen Urte berri on, amona eta Kimuak programako 2013ko katalogoa osotzen daben zazpi film laburrak eskainiko ditue. Abuztuaren 28an hasiko da jaialdia.

Denzel Washington aktoreak Zinemaldiko Donostia saria jasoko dau

Bizkaie! 2014-07-23 14:28   Barriak

Antoine Fuqua zuzendari eta Denzel Washington protagonista dituan The Equalizer pelikuleak abiatuko dau, lehiaketaz kanpo, aurtengo Donostia Zinemaldia, irailaren 19an. Aktoreak eta zuzendariak aurkeztuko dabe lana, Kursaal auditoriumean. Eta inaugurazino ekitaldi horretan jasoko dau aktore estadubatuarrak Donostia saria.

'Goazen gudari danok' dokumentalaren filmaketan 200dik gora figurante dabilz

Bizkaie! 2014-07-10 17:29   Barriak

Egunotan Baleuko produkzino etxea Goazen gudari danok dokumentala filmetan dago, Gerra Zibilean euskal lurraldean, Zirardamendi-Aiastia (San Migel)-Elgoibar frontean bizitako jazoera garrantzitsu bat birsortzeko asmoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Julian Templen 'Glastonbury' dokumentala emongo dabe Bilboko Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2014-07-08 11:15   Barriak

Julien Temple zinemagile ingelesak zuzendutako Glastonbury (2006) dokumentala proiektauko dabe eguaztenean, garagarrilaren 9an, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Bizkaia Aretoan. Filma ikustera hurreratzen diranek, gainera, Bilbao BBK Live jaialdirako bonu baten zozketan parte hartuko dabe.

XIV. Gorefest bildurrezko zinema jaialdia egingo da Bermeon garagarrilaren 11n

Bizkaie! 2014-07-07 10:40   Barriak

Mundu osoko film laburrak eta zinema alternatiboa ikusi ahal izango dira Spookypheria Productions alkarteak Bermeoko GIZen laguntzinoagaz antolatutako jaialdian. Aurreko edizinoetan legez, bildurrezko zinemeagaz, gore generoagaz, suspenseagaz eta umore onagaz gozetako aukerea izango dabe hurreratzen diran guztiek. Sarrerea 3 euro izango da.