Bilboko Fant, XX. Zinema Fantastikoko jaialdian 576 film izango dira aurten
2014-03-19 17:37 BarriakFant, Bilboko XX. Zinema Fantastikoko jaialdiak filmak aurkezteko epea zarratu dau. Danetara, 37 herrialdetako 576 film jaso ditue, igaz baino 92 film gehiago. Datorren maiatzaren 9an abian jarriko dan jaialdiak nazinoarteko epaimahaia be aukeratu dau dagoeneko: Matthew Robbins gidoigile, zuzendari eta produktorea, Carlos Areces antzezlea, eta Andrea G. Bermejo kritikaria.
Zinebik ‘Hileko Dokumentala’ sareagaz bat egin eta beste jaialdi batzuetan saritutako filmak ekarriko ditu Bilbora
2014-03-14 09:54 BarriakBilbora ekarriko daben ekimen honi esker, hilean behin, dokumental baten aldi bereko estreinaldia egingo da Espainia, Txile, Kolonbia eta Argentinako 53 aretok osotutako sareaan, generoaren zaleei nazinoarteko beste jaialdi batzuetan aukeratu edo saritu baina gerora ia-ia banaketa komertzialik ez daben lanez gozetako aukerea emonez.
Euskerazko ikus-entzunezkoen produkzinoa zabalduko dau XI. Laburbirak
2014-03-13 17:15 BarriakZazpi film labur eskainiko ditue aurten hamaikagarren urtez martxan jarriko dan Laburbira film laburren zirkuituan. 2013. urtean euskeraz sortutako film labur azpimarragarri zenbait ezagutzeko aukerea emongo dau. Martiaren 14an, barikuan, abiatuko da zirkuitua Sondikan eta Atarrabian eskainiko dan emonaldi banagaz.
Emakume zinema-zuzendariak zikloa Artium Museoan
2014-03-06 14:40 BarriakEmakume zinema-zuzendariak zikloa martiaren 6an hasiko da, Susanne Bier zinemagilearen En un mundo mejor pelikuleagaz, 2010ean ingelesezkoa ez zan pelikula onenaren Oscarra eta Urrezko Globoa irabazi zituana eta Europako zuzendari onenaren saria. Filmak borondatezko mediku baten eta honen familiaren bidez gatazka-egoeretako mendekuaren eta barkamenaren arteko dilema morala planteetan dau.
Frankensteinek XX. Fant karteletik jagongo ditu bilbotarrak
2014-03-06 10:54 BarriakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Fant Zinemaldi Fantastikoaren XX. edizinoa, datorren maiatzaren 9tik 16ra, iragarriko dauen kartelgile Koldo Serrak bildurraren irudi unibersala berreskuratzearen hautua egin dau, eta bere forma klasikoenean gainera, James Whalek irudikatutakoa eta Boris Karloffek personifikau ebana.
Abian da ardatz nagusi nerabeak eta gazteak izango dituan V. Gizazineak
2014-03-03 17:35 BarriakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Gizazinea programearen V. edizinoa jarriko dau martxan eguazten honetan, martiaren 5ean. Egitaraua San Frantziskoko Udaltegian eta Bilbo Zaharreko hainbat lekutan egingo da, eta Caóstica Alkartearen laguntzinoa izan dau. Jarduera guztiak libreak eta dobakoak izango dira.
Martiaren 7an estreinauko dabe 'Enperadorea' pelikula historikoa Durangon
2014-03-03 17:18 BarriakEmperor filmearen euskerazko bersinoa barikuan, hilak 7, ailegauko da EAEko zinema-aretoetara. Hain zuzen be, Durangoko Zugaza aretoan izango da estreinaldia. Peter Webber da zuzendaria, eta Tommy Lee Jones eta Matthew Fox dira aktore protagonistak.
'12 years a slave' pelikuleak irabazi dau pelikula onenaren Oscar saria
2014-03-03 10:44 BarriakOscar sari gehien Gravity pelikuleak lortu ditu, zazpi, baina garrantzitsuena, pelikula onenarena, Steve McQueenek zuzendutako 12 years a slave lanak irabazi dau. Emakumezko aktore onena Cate Blanchett izan da, Blue Jasmine lanean egindako beharragaitik, eta gizonezko aktore onena, Matthew McConaughey, Dallas Buyers Club filmagaitik. Zuzendari onena Alfonso Cuaron izan da.
Kimuak 2014 egitasmoan izena emoteko epea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik
2014-02-28 15:27 BarriakKimuak egitasmoaren 2014. urteko edizinora film laburrak aurkezteko epea zapatu honetan, martiaren 1ean, edegiko da, eta maiatzaren 30era bitartean egongo da zabalik. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz antolatutako programeak euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu.
Zinemaldia.Cat: Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren edizino barritua sano arrakastatsua izan da
2014-02-27 11:36 BarriakUrrezko Txapela, Zumetarentzat. Bartzelonako Euskal Etxeak antolaturiko Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiak Monica Zumetak eta Enara Goikoetxeak zuzendutako Izenik Gabe 200X133 lana saritu dau, Joel Joan, Aina Clotet, Marc Recha eta Jordi Ambròsek osotzen eben epaimahaiaren erabagiaren ondotik.
Fant 2014, Bilboko Zinema Fantastikoko jaialdiak trailer faltsuen lehieketea deitu dau
2014-02-17 17:45 BarriakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Bilboko XX. Zinema Fantastikoko jaialdia 2014ko maiatzaren 9tik 16ra egingo da eta hogeigarren urteurren hori ospatzeko ekitaldien artean, Zinemaldiak Trailer Faltsuen Lehiaketea deitu dau.
Diao Yinanen pelikulea irabazle, Berlinale zinemaldian
2014-02-17 10:08 BarriakBerlinaleko Urrezko Hartza Bai Ri Yan Huo / Black Coal, Thin Ice Diao Yinan zinemagile txinatarrak irabazi dau. Sari nagusiaz aparte, ganerako sari garrantzitsu asko be Asia aldera joan dira aurten. Halanda ze, Emakumezko aktore onenari Zidarrezko Hartza Haru Kuroki japoniarrak irabazi dau, eta gizonezko onena, Liao Fanek.
I. Cinnovast jaialdiak unibersidadeko ikasleek zineman konfiantzea berreskuratzea izango dau helburu
2014-02-17 09:51 BarriakGaur, zezeilak 17, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko paraninfoan (Sarriena, auzoa, z/g. Leioa) Cinnovast zinema jaialdiaren I. edizinoa hasiko da. Astean zehar filma klasikoak proiektau eta bi mahai-inguru egingo ditue zinemeari omenaldia egiteko eta unibersidadeko ikasleek zineman kondiantzea berreskuratu deien.
Zezeilaren 16an estreinauko da euskeraz 'Bram Barrabas' filma
2014-02-12 17:43 BarriakZineuskadi alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker estreinauko da Bram Barrabas gure zinema aretoetan. Filmaren jatorrizko izenburua Brammetje Baas da (Holanda, 2012) eta zuzendaria, barriz, Anna van der Heide. Txiki zein handientzako egokia da.
David Truebaren 'Vivir es fácil con los ojos cerrados' filma nagusi Goya sarietan
2014-02-10 10:50 BarriakFilm laburren euskal egileak polito ibili dira: Gaizka Urrestik (Abstenerse agencias) fikzinozko lan labur onenaren saria irabazi dau, eta Raul de la Fuentek (Minerita) dokumental labur onenarena.
Zinemaldia.cat euskal zinemeak atzerrian dauen erakusleiho garrantzitsuena bilakatu da
2014-02-06 17:40 BarriakJaialdia zezeilaren 13an hasiko da Gernika bajo las bombas pelikulearen emonaldiagaz, euskal produkzinoa izateaz gan Kataluniakoa be izan dauelarik. Holan, jaialdian zehar, bai pantailan edota solasaldietan, besteak beste, Aitor Merino, Marc Clotet, Mark Schardan, Patxo Telleria, Pep Tosar, Gorka Otxoa, Leticia Dolera, Lander Otaola eta Marc Gutiérrez izango dira.
Gerraurrean filmautako 'Sinfonía vasca' dokumentala topau dabe
2014-02-06 16:51 BarriakAdolf Trotz alemaniarrak zuzendutako Sinfonía vasca 1936ko dokumentala topau dau Andoni Elezkano EHUko irakasle eta historialariak. 36ko gerrea hasi orduko Euskal Herrian filmautako azkenengo pelikulea da eta galdutzat jo izan da. Bilbon, Donostian eta Gasteizen estreinau eben dokumentala
Wes Andersonen 'The Grand Budapest Hotel' pelikuleak hasiko dau gaur Berlinale jaialdia
2014-02-06 13:19 BarriakGaur, zezeilak 6, hasi eta hilaren 16ra arte hogei lan izango dira Berlinaleko Sail Ofizialean lehian, tartean Wes Anderson estadubatuarrak zuzendutako The Grand Budapest Hotel pelikulea. Kean Loach zinemagile ezagunak Ohorezko Urrezko Hartza jasoko dau, ganera.
'Kimuak' programea Clermont Ferrandeko Azokan dago egunotan
2014-02-06 11:19 BarriakEtxepare Euskal Institutuak bultzatutako Kimuak programako arduradunak Frantziako Clermont Ferrandeko Azokan beharrean dabilz egunotan euskal film laburren sustapenean. Nazinoarteko Film Laburren jaialdi honek euskal partaideak be izango ditu, Raul de la Fuenteren Minerita dokumentala sail ofizialean, eta Kote Camachoren Elkartea, hain zuzen be.
'Cockneys vs Zombies' filma Filmazpit katalogoan sartu dabe
2014-02-06 10:02 BarriakDonostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Astean 2012an Publikoaren Saria irabazi eban Matthias Hoene zuzendariaren Cockneys vs Zombies komedia britainiarra Filmazpit katalogoan sartu dabe.
BizkaiFilma egitarauan badagoz helduentzako pelikulak be
»» Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo ...