Galdutzat emoten zan 'Gure sor lekua' euskerazko lehen filma topau dau Josu Martinez UPV/EHUko ikerlariak
2013-12-02 12:03 BarriakGure sor lekua Euskal Herriari buruzko ordu eta erdi irauten dauen koloretako dokumentala da eta 1956an estreinau zan Hazparnen (Lapurdi), bertakoa zalako zuzendaria, André Madré jenerala. Diasporako euskaldunei zuzendua zan, egilearen berbetan, Sor Lekua iruditan íkusíz hareen herrimina arintzeko asmoz.
Peio Gutierrezen Abuztua lanak irabazi dau film onenaren saria Lekeition
2013-12-02 10:33 BarriakAntolatzaileek adierazo dabenez, inoizko edizinorik arrakastatsuena izan da aurtengoa, euskeraz eginiko 54 lan erakutsi dituelako egunotan; horreetatik 52 izan dira lehian (hemeretzi profesionalek egindakoak, eta 24, barriz, amateurrek sortuak).
Nicolas Provosten 'Tokyo Giants' lanak irabazi dau 55. Zinebi jaialdia
2013-11-22 14:46 BarriakHiltzaile baten, bortxatzaile baten, terrorista baten eta Jakuzako kide baten bideek bat egiten dabe 55. Zinebiko irabazle Tokyo Giants film laburrean. Nicolas Provost zinemagile belgikarraren 23 minutuko lanak jasoko dau iluntzean jaialdiko Sari Nagusia, Arriaga antzokian egingo dan sari-emote ekitaldian.
Lekeitioko 36. Zine Bilerea indarbarrituta hasiko da zemendiaren 24an
2013-11-19 14:28 BarriakBarritasun ugari dakarz Lekeitioko 36. Zine Bilereak, euskera hutsean egiten dan zinemaldi bakarrak. Kategoriak aldatu ditue, edegiera eta itxiera ekitaldia egingo dira, 22 urtetik beherako zinemagileentzako saria banatuko da; horreek dira, besteak beste, aurtengo aldaketak. Inoiz baino lan gehiago jaso ditue, eta lehenengoz bizkaitarrak dira nagusi.
Euskal zinemagileen zortzi film labur, 55. Zinebiko Sail Ofizialean
2013-11-14 14:37 BarriakSail Ofizialean lehian izango diran zortzi euskal pelikulekaz abiatuko da Zinebi jaialdiaren 55. edizinoa barikuan, hilak 15. Edegiera ekitaldia Arriaga antzokian egingo dabe, 20:00etatik aurrera. Ganera, Agustin Diaz Yanes zinemagile espainiarrak Ohorezko Mikeldia jasoko dau.
Zinebi-Express, 48 ordutan filmautako film laburren lehiaketea astegoien honetan Bilbon
2013-11-08 10:39 BarriakIzen emotea zemendiaren 9an izango da, Arteria Campos Eliseos Antzokiko atarian, 9:30etik 10:30era, eta momentu horretan jakinarazoko da film laburren gaia. Antolakuntzeak USB memoria bat emongo deutso partaide bakotxari, eta 48 ordu izango dabe euren proiektuak burutzeko. Proiektuak leku berean emon beharko dira, zemendiaren 11n, 18:30etik 19:30era.
PreZinebik jarduera ugari eskainiko ditu zemendiaren 8tik 15era bitartean
2013-11-05 10:04 BarriakPreZinebi 55 zemendiaren 8an hasiko da, Euskal Herriko Gidoigileen Alkarteak Santiago Amigorena Frantzian bizi dan zinemagile argentinarragaz antolatu dauen topaketeagaz. Amigorenak Another Silence (2011) filma aurkeztuko dau, Nicolas Buenaventuragaz batera gidoia idatzi dauen thrillerra.
24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketea egingo dabe Elorrion astegoienean
2013-10-31 12:17 BarriakAstegoienean, zemendiaren 1ean eta 2an, 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketea eta erakusketea egingo ditue Elorrion. Parte-hartzaileek 24 ordu besterik ez ditue prozesu osoa egiteko, hasierako ideatik amaierako emoitzara arte. Pelikulak zapatuan proiektauko dira, 22:00etan, Arriola Antzokian.
Hainbat barrikuntzagaz dator Lekeitioko 36. Euskal Zine Bilerea
2013-10-30 10:54 BarriakEuskal Zine Bilerea euskera hutsez egiten dan zinemaldi bakarraren 36. edizinoa zemendiaren 24tik 30era bitartean egingo dala jakinarazo dabe antolatzaileek. Mireia Gabilondoren Amaren eskuak pelikuleak edegiko dau aurtengo edizinoa, Ikusgarri aretoan.
Euskal Herriko IX. Ikus-entzunezkoen Rallya Durangoko Azokako Irudienea Gunean izango da
2013-10-24 18:24 BarriakAzken zortzi urteotan lez, Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau eta oraingo honetan agertoki nagusia Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen gunea izango da.
Bilboko Barreak Jose Luis Cuerdagaz egun berezia antolatu dau 'Amanece, que no es poco' filmaren XXV. urteurrenean
2013-10-22 17:40 BarriakBilboko Barrea Jaialdiko azken edizinoak jarduera berezia programau dau bihar eguztena, urriak 23, Campos Antzokian. José Luis Cuerdaren Amanece, que no es poco umorezko pelikulea proiektauko dabe bere estreinalditik 25 urte bete diranean. Jaialdiko ganerako jarduerak lez, parte hartzea librea eta dobakoa izango da aretoa bete arte.
55. Zinebi zemendiaren 15ean hasiko da lehiaketan parte hartuko daben euskal film laburrak eskainiz
2013-10-22 15:14 BarriakDanetara, 67 filmek hartuko dabe parte Atal Ofizialean, hiru generoetako Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzeko asmoz: fikzinoa, dokumentala eta animazinoa. Lehiaketarako aukeratu diran filmak 28 herrialdetatik etorri dira, eta 90 herrialdetatik Zinebi 55era bialdutako 3.367 lanen artean aukeratu dira.
IV. Zinexit zikloak zinemea eta alkarrizketak antolatu ditu Bilbon indarkeria eta biktimak ardatz hartuta
2013-10-18 16:42 BarriakLaugarren urtez jarraian, heziketarako eta sozializazinorako tresna legez aldarrikatuko da zinemea ziklo honetan, eta era berean, euskal gizartean bakearen kulturea sustatu nahi da. Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzeak antolatutako Zinexit zikloa, urriaren 21etik 24ra izango da Bilboko Golem Alondiga zinema aretoetan.
'Aitzol, Euskal Pizkundearen heriotza' dokumentala gaur estreinauko da Donostian
2013-10-16 10:51 BarriakJose Ariztimuño Aitzol (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) omenduko dabe gaur, eguaztena, hilak 16, Donostiako Antzoki Zaharrean, eta omenaldian, Aranzadi Zientzia Elkarteak produzidu dauen Aitzol, Euskal Pizkundearen heriotza izeneko dokumentala estreinauko da.
Zinebi 55ek Agustin Diaz Yanes eta Manuel Gutierrez Aragoni emongo deutsez Ohorezko Mikeldi Sariak
2013-10-15 15:49 BarriakZemendiaren 15etik 22ra ospatuko dan Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiak (Zinebi 55), bere sari berezienak, Ohorezko Mikeldi Sariak, zine munduan ibilbide luzea eta azpimarragarria egin daben bi zuzendariri emongo deutsez aurten: Agustín Díaz Yanes eta Manuel Gutiérrez Aragón zinemagileei.
'Zinemakumeak gara' emakumeek eginiko zinema erakusketea Bilbon urriaren 16tik 19ra
2013-10-11 14:27 BarriakSimone de Beauvoir talde feministeak antolatzen dauen Zinemakumeak gara emakumeek eginiko zinemearen erakusketeak 18 urte beteko ditu aurten, eta urriaren 16tik 19ra ospatuko da Bilbon, emakumezko zinemagileek eginiko lana onetsi eta erakusteko asmoagaz. BBK Aretoan izango dira proiekzino, berbaldi eta erakusketa nagusiak.
'Euskara Jendea' dokumentala Euskal Herriko sei uriburutan aurkeztuko da urrian
2013-10-09 14:40 BarriakPrest dago Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental bildumea. Sei ataletan banatu dabe, eta lehenengoa, Historiaren atarian Maulen estreinauko da, urriaren 10ean. Ostean, Gasteizen, Iruñean, Baionan, Donostian eta Bilbon kapitulu bana proiektauko dabe.
Manhattan Short Film Festivaleko lanak gaur proiektauko ditue Bilbon
2013-10-04 11:07 BarriakMundu osoko 300 uritako 100.000 lagunetik gora batuko dira gaur, urriak 4, 2013ko Manhattan Short Film Festival jaialdiaren inguruan, tartean Bilboko publikoa. Zinema, galeria, museo eta kafetegietan alkartuko da jentea, film laburrak ikusi eta irabazlea zein dan erabagiteko. Bilbok azkenengo sei edizinoetan hartu dau parte.
Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen XXIV. Asteko Gazteen Epaimahaia 150 gaztek osotuko dabe
2013-10-02 11:49 BarriakZortzigarren urtez jarraian, Donostiako Udaleko Gazteria Arloak Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen XXIV. Astean parte hartu, epaimahaia eratu, film laburren irabazlea aukeratu eta Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emongo dau.
Donostiako 61. Zinemaldiko zortzi pelikula proiektauko ditue asteon Bilboko Alondigan
2013-10-01 14:26 BarriakAsteon Donostiako 61. Zinemaldian ikusgai izan diran hainbat pelikula ikusteko aukerea izango da Bilboko Alondigan. Danetara zortzi film proiektauko ditue, tartean Urrezko Maskorra irabazi dauen Pelo malo bere bai.
BizkaiFilma egitarauan badagoz helduentzako pelikulak be
»» Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo ...