'Aitzol, Euskal Pizkundearen heriotza' dokumentala gaur estreinauko da Donostian

Bizkaie! 2013-10-16 10:51   Barriak

Jose Ariztimuño Aitzol (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) omenduko dabe gaur, eguaztena, hilak 16, Donostiako Antzoki Zaharrean, eta omenaldian, Aranzadi Zientzia Elkarteak produzidu dauen Aitzol, Euskal Pizkundearen heriotza izeneko dokumentala estreinauko da.

Bestalde, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez abeslariek, eta Harkaitz Cano idazleak be parte hartuko dabe ekitaldian. Omenaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Euskaltzaindiko iturriek jakinarazo dabenez.

2011ko urriaren 17an, 75 urte bete ziran Aitzol (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) fusilau ebela. Aitzol eta bere belaunaldia gogora ekarteko asmoz, eta omenaldi lez, 2011. urtea Aitzol eta Euskal Pizkundearen urtea izentau eban Tolosako Udalak. Hainbat erakundek parte hartu eben omenaldian, tartean Euskaltzaindiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu