Unai Aranzadiren 'Jambo Amani?' dokumentala Houstonen saritu dabe

Bizkaie! 2014-05-12 15:18   Barriak

Jambo Amani? (Bakea dugu?) dokumentalak, Unai Aranzadi getxotarrak, Getxoko Udalaren garapeneko sensibilizazinoko diru-laguntzino bategaz egindakoak, zilarrezko Remi saria jaso dau Houstoneko 47. Nazinoarteko Zinema Jaialdian.

Donostiako TGA+Asociados estudioaren 'Little 62' izango da Zinemaldiko kartel ofiziala

Bizkaie! 2014-05-09 15:44   Barriak

Zinemaldiak aurtengo edizinoaren irudi barriaren aurkezpena egin dau Eureka! Zientzia Museoan; kartel ofiziala, Zuzendari Barrien atalekoa, Horizontes Latinos-ekoa, Perlak, Zabaltegi eta Culinary Zinemakoa jainarazo ditue. Txema Garcia, Nagore Garcia eta Xabier Martinez de Arbulo buru dituan TGA+Asociados Donostiako diseinu-estudioak egin dau Little 62, kartel ofiziala izango dana.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Alfredo Monterok zuzendutako 'La Cueva' pelikuleak abiatuko dau gaur Bilboko XX. FANT jaialdia

Bizkaie! 2014-05-09 11:58   Barriak

Fant Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren XX. edizinoa martxan dago. Campos Eliseos antzokian egingo dabe inaugurazino-ekitaldia gaur, 20:00etan. Makinatxu bat sari jaso dituan La Cueva lana proiektauko dabe. Lander Otaola aktorea izango da aurkezlea, eta Cabaret Chihuahua antzezlaneko lankideak izango ditu laguntzaile.

Def con Dos taldearen kontzertuak zarratuko dau XX. FANT

Bizkaie! 2014-05-06 12:43   Barriak

Taldeak hilaren 16an egingo dan amaierako ekitaldiaren ondoren joko dau Barrainkua kaleko Evidence Café aretoan, 23:00etatik aurrera. Talde galego-madrildarrak genero fantastikoko zenbait filmen soinu-bandak sortu ditu, Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarraren Acción Mutante eta El Día de la Bestia, eta Pedro L. Barbero eta Vicente J. Martín-en Tuno Negro tarteko dirala.

Nontzefilmak 14 lehiaketeak 73 film labur jaso ditu, horreetako 21 Euskal Herrikoak

Bizkaie! 2014-04-30 17:44   Barriak

Filmok FANT Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiaren egitarauaren barruan proiektatuko dira, datorren maiatzaren 10ean, Bilboko Alondigako Golem zinema aretoetan, gaueko 22:00etan egingo dan proiekzinoan (sarrerea dobakoa). Emonaldi horretan, ganera, lehiaketearen irabazleak be iragarriko dira.

Zabalik dago Lekeitioko 37. Euskal Zine Bileran izena emoteko epea

Bizkaie! 2014-04-30 11:06   Barriak

Irailaren 12a izango da aurtengo Euskal Zine Bileran ikus-entzunezkoak aurkezteko azkenengo eguna. Jaialdia zemendiaren 23tik 29ra bitartean egingo da. Sari barria sortu dabe ganera edizino honetan, Antzar Morea, genero ikuspegia ondoen azaltzen dauen pelikulearentzat.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

FANTek aurreko edizinoetako film irabazleak proiektau eta kartel guztien erakusketea antolatu dau XX. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2014-04-30 10:54   Barriak

FANT Jaialdiaren aurreko egunetako giroa berotu eta programearen 20. urteurrena ospatzeko asmoz, antolatzaileek jarduera bereziak antolatu ditue, besteak beste, azken edizinoetan irabazle izan diran hiru filmen proiekzinoa eta gaurdaino jaialdia iragarteko erabili diran kartelen erakusketea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Pedro Oleak 1966an filmau eban 'La Ria de Bilbao' dokumentala San Frantzizkoko auzo etxean erakutsiko dabe

Bizkaie! 2014-04-29 11:27   Barriak

Pedro Olea zinemagile bilbotarrak 1966an filmau eban La Ría de Bilbao dokumentala ikusgai izango da gaur, martitzena, 20:00etan (dobako sarrerea), Bilboko Mariaren Bihotza Plazan kokatutako San Frantziskoko Auzo Etxean, Zinebi Bilboko Nazinoarteko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Jaialdiaren eta Aldauri Fundazinoaren ekimenez.

Euskal, Katalan eta Galiziar Zinema Zikloaren laugarren edizinoa antolatu dabe Birminghamen

Bizkaie! 2014-04-28 15:52   Barriak

Maiatzaren 8, 13 eta 14an, Euskal, Katalan eta Galiziar Zinema Zikloa egingo dabe Birmingham uriko unibersidadeak. Film guztiak jatorrizko bersinoan proiektatuko dira, ingelesezko azpitituluekaz.

Javier Ibarretxe zinemagilea hil da

Bizkaie! 2014-04-16 12:37   Barriak

Gibeleko minbiziak jota hil da bart Javier Ibarretxe (Bilbo, 1961-2014) zinemagilea Bilbon, Basurtuko Ospitalean. Ibarretxe & Co produkzino etxea sortu eban anaiakaz batera eta amesa egia bihurtuta, zinema munduan emon ditu urteak. Getxon, Algortako irudi tailerrean ikasi eban eta han hasi zan film laburrak egiten.

'Una esvastica sobre el Bidasoa' eta 'Democracia' filmak saritu ditue Nantesen

Bizkaie! 2014-04-14 12:57   Barriak

Bi film honeek, beste zazpi euskal film luzegaz eta Kimuak katalogoko sei film laburrakaz batera, Nanteseko Zinema Jaialdiko Fenêtre Basque sailean proiektau dira. Apirilaren 3an hasi eta 15era arte dago jaialdian martxan Nantesen.

Ti West zinemagile amerikarra Bilbon izango da FANTen 'The sacrament' izeneko filma aurkezteko

Bizkaie! 2014-04-11 15:36   Barriak

FANTen programazinoa maiatzaren 9an abiatuko da, Campos Elíseos antzokian 20:00etan La Cueva filmaren proiekzinoagaz. Alfredo Montero zinemagile balearraren bigarren film luzeak hiru Zilarrezko Biznaga (Film Onenarena, Aktore Onenarena eta Aktoresa Onenarena) irabazi ditu Malagako Jaialdian. Zuzendaria eta protagonistak Bilbora etorriko dira filma aurkeztera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Dragoi Bola Z' filma euskeraz helduko da gure zinema-aretoetara

Bizkaie! 2014-04-11 14:38   Barriak

Dragoi Bola Z euskeraz ikusteko aukerea izango da Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker. Estreinaldia gainera, aste amaiera bateko ekitaldi bat izango da maiatzaren 30, 31 eta bagilaren 1ean egingo dana, ondoren areto gehiagotara zabalduz.

Kimuak 2013ren aurkezpena Bilbon eta Gasteizen

Bizkaie! 2014-04-09 11:39   Barriak

Bilboko emonaldia Alondigako auditoriumean izango da eguaztenean, apirilaren 9an, arratsaldeko 19:00etan. Kimuak egitasmoko koordinatzaile Esther Cabero eta A Political Story film laburreko zuzendari Lander Camarero eta Mikel Llamosas protagonista izango dira bertan saioa aurkezteko.

Unai Aranzadi getxotarraren 'Jambo Amani?' dokumentala Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian ikusgai

Bizkaie! 2014-04-07 15:35   Barriak

Ordu erdiko iraupeneko dokumentalak Kongoko Errepublika Demokratikoan batzuek indarkeriari uko egin eta Nazino Batuen birgizarteratzeko programa batean sartzea erakusten dau. Lana pasa dan maiatzean aurkeztu eben Getxon eta ondoren mundu osoko 17 jaialditan ikusi ahal izan da.

Jorge Doradok jasoko dau Fantrobia Saria Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdian

Bizkaie! 2014-04-02 18:43   Barriak

FANT Jaialdiaren antolatzaileek, urtez urte genero fantastikoan nabarmentzen dan zinemagile bati zuzendutako Fantrobia Sariaren aurtengo irabazlearen izena jakinarazo dabe; aurten, Jorge Dorado madrildarrak jasoko dau. Film laburretan egindako karrera arrakastatsuaren ondoren, Doradok lehen film luzea estreinau barri dau, Mindscape izenburukoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donostiako Giza Eskubideen XII. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra bitartean izango da aurten

Bizkaie! 2014-04-01 15:38   Barriak

Herritarren artean gogoetea, sentiberatasuna eta eztabaidea sustatzea dau helburu Donostiako Giza Eskubideen XII. Zinemaldiak, giza eskubideen urraketa mueta desberdinen inguruan, beti be.

Euskal zinemagintzeak partaidetza handia izango dau Nanteseko Zinemaldian

Bizkaie! 2014-03-31 12:21   Barriak

Aurten apirilaren 3tik 15era izango dan Nanteseko Festival du Cinema Espagnol jaialdiak inoizko euskal partaidetzarik handiena izango dau, eta euskal zinemeari eskainitako Fenêtre Basque sailak aurkeztuko dauen programa potoloagaz batera, Alex de la Iglesia. La passion de tourner liburua aurkeztuko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbao Mendi Film jaialdiak edegi dau 2014ko edizinorako filmak aurkezteko epea

Bizkaie! 2014-03-28 09:51   Barriak

VII. Bilbao Mendi Film Festival jaialdian lehiatzeko izena emoteko epea zabalik dago honezkero eta irailaren 30era arte, mendiagaz loturea daben ikus-entzunezko mueta guztiak bialdu daitekez info@mendifilmfestival.com posta elektronikora. Jaialdia abenduaren 12tik 21era iznago da, Bilbon.

'Euskara Jendea' Belgradoko XVI. Nazinoarteko Zinemaldi Arkeologikoan

Bizkaie! 2014-03-27 13:19   Barriak

Euskara Jendea. Erromako Inperioan dokumentala Belgradoko XVI. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren programa nagusiaren barruan dogu. Zinema jaialdia martiaren 27tik apirilaren 3ra arte izango da Belgradoko Museo Nazionalean. Euskara Jendea. Erromako Inperioan martiaren 28an (21:00) eta 29an (18.00) pantailaratuko dabe.