Zemendiaren 14an hasiko da 65 film eskainiko dituan 56. Zinebi

Bizkaie! 2014-10-28 14:30   Barriak

Europan zaharrenetakoa dan zinemaldiaren 56. edizinoan, danetara 3.368 film aurkeztu dira eta horreetatik antolatzaileek  65 aukeratu ditue Sail Ofizialerako, lehiaketan parte hartzen daben hiru generoetako, fikzinoa (30), dokumentala (17) eta animazinoa (18), Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak irabazteko burrukan. Lehiaketarako aukeratutako film horreetatik 7 euskal zinemagileek egindakoak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Friends. Abentura munstroen uhartean' animazino film japoniarra euskeraz ikusiko dogu gure zinema-aretoetan

Bizkaie! 2014-10-22 13:56   Barriak

Friends: Mononokeshima no Naki (Friends: Naki on the Monster Island) barikuan estreinauko da, eta hemen, Friends. Abentura munstroen uhartean izenpean ikusi ahal izango dogu euskeraz. Oraingoz Cinesa Artea, Cinesa Max Ocio, Cinesa Zubiarte, Cinesa Urbil eta Niessen Zinemak aretoetan estreinauko da baina ondoren zirkuitua zabaldu egingo da.

22 herrialdetako 123 pelikula izango dira ikusgai VII. Bilbao Mendi Film Festivalen

Bizkaie! 2014-10-20 15:48   Barriak

22 herrialdetako 123 pelikulek dabe aukerea Bizkaiko uriburuak abenduaren 12tik 21era hartuko dauen Bilbao Mendi Film Festivaleko, Mendi Zinemako Nazinoarteko Jaialdiko, 7. edizinoan parte hartzeko. Antolakuntzeak laster hautatuko ditu lehiaketan parte hartuko daben pelikulak, 40 inguru izango dira.

100 persona baino gehiagok parte hartu dabe Otxarmetraje, Otxarkoagako Film Labur Lehiaketan

Bizkaie! 2014-10-20 13:46   Barriak

Otxarmetraje lehiaketearen helburua Otxarkoagako auzoa ezagutarazotea da ikus-entzunezko lan baten agertoki legez erabiliz. Lehiaketeak bi astetan zehar auzoaren leku eta denda desbardinak erakutsiz film labur bat egitea dau helburu.

New Yorken grabautako 'Jainko Txiki eta Jostalari Hura' dokumentala aurkeztuko dabe Bilbon urriaren 22an

Bizkaie! 2014-10-14 11:27   Barriak

Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek 2013ko amaieran kaleratutako Jainko Txiki eta Jostalari Hura disko-liburuan oinarrituriko izenburu bereko dokumentala aurkeztuko dabe urriaren 22an, Bilboko Campos Eliseos Antzokian. New Yorken egindako bira poetiko-musikalaren barri dakar dokumentalak.

V. Zinexitek indarkeria mueta desbardinez eta horreen ondorioak gainditzeko moduez gogoetea egiteko konbita dakar

Bizkaie! 2014-10-13 12:02   Barriak

Aurten be, zinemeak, Giza Eskubideen urraketa larrien ondorioei buruz eta ondorio horreek gaindituz bizikidetzea eregiteko moduen ganean gogoeta egitea ahalbidetzen dauen bide egokia dala frogatu dau, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzeak Bilboko Alondigako Golem zinemetan, urriaren 13tik 16ra bitartean, antolatu dauen Zinexit erakusketeari esker.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zinebi 56 Nazinoarteko Jaialdiak Kore-Eda zuzendari japoniarrari emongo deutso Ohorezko Mikeldia

Bizkaie! 2014-10-10 14:40   Barriak

Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren (ZINEBI) 56. edizinoa zemendiaren 14tik 21era izango da eta aurten Hirokazu Kore-Eda zinemagile eta gidoilari japoniarrak jasoko dau Ohorezko Mikeldia, bere filmografiaren originaltasuna, bere filmek dakarren konpromiso humanistea eta egungo zinemearen panoraman dauen esanahi personala eta garrantzitsua autortuz.

Bilbao Mendi Film Festivalek film labur amateurren lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2014-10-09 14:55   Barriak

Mendi eta Abentura Kirolen Nazinoarteko Zinemaldiak atal barri bat izango dau aurten, zazpigarren edizinoan, Mendi Short 2014, film labur amateurren sariketea. Profesionalak ez diren bideo-sortzaileen lana bultzatu gura dabe jaialdiaren arduradunek. Lanak bialtzeko azkenengo eguna zemendiaren 15a da.

Carlos Vermuten 'Magical Girl' pelikulea, Donostia Zinemaldiko irabazle

Bizkaie! 2014-09-29 11:23   Barriak

Sari nagusi biak irabazi ditu Magical Girl lanak, Film onenaren Urrezko Maskorra eta Zuzendari onenari Zidarrezko Maskorra. Carlos Vermut zinemagile espainiarraren beharrak hiru personaiaren istorioak kontetan ditu, Madrilen, krisi ekonomikoaren sasoian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Giza eskubideen urraketak jorratzen dituen film laburrak aurkeztu daitekez honezkero Invisible Express lehiaketara

Bizkaie! 2014-09-26 15:32   Barriak

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Lankidetza eta Garapenerako Bulegoak eta Kultura, Communication y Desarrollo GKEk Invisible Express lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dabe urriaren 5era arte, eta unibersidadeko edozein ikaslek film laburrak aurkeztu ahal izango ditu, banaka nahiz taldeka.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbao Mendi Film Festival zinemaldira filmak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da

Bizkaie! 2014-09-23 11:47   Barriak

Bilbao Mendi Film Festival mendi, abentura eta muturreko kirolen euskal zinemaldiak irailaren 30ean zarratuko dau zazpigarren edizinoko lehiaketarako izena emoteko epea. Zinemaldia abenduaren 12tik 21era egingo da Bizkaiko uribururan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal zinemearen Zinemira galea egingo dabe gaur Donostian

Bizkaie! 2014-09-22 15:15   Barriak

Euskal zinemeari eskainitako Zinemira sailaren jaia protagonista izango da gaur Donostia Zinemaldian. Galea Victoria Eugenia antzokian izango da, 20:00etatik aurrera. Pedro Olea zinemagile bilbotarrak jasoko dau aurtengo Zinemira Saria. Horrezaz aparte, Borja Cobeagaren Negoziatzailea pelikulea estreinauko da.

62. Donostia Zinemaldia martxan da

Bizkaie! 2014-09-19 15:40   Barriak

Karra Elejalde aktoreak eta Edurne Ormazabal kazetariak aurkeztuko dabe Donostia Zinemaldiaren 62. edizinoa inauguretako galea. Ekitaldia Kursaal auditoriumean egingo da irailaren 19an, 21:00etan. Galan, Denzel Washington aktoreak Donostia Saria jasoko dau Antoine Fuqua zuzendariaren eskutik, eta bien artean Zinemaldiari abiatuko dauen The Equalizer pelikulea aurkeztuko dabe.

Herrialde eleaniztun edo hizkuntza gitxituak dituenen profesionalak batzarra egingo dabe Zinemaldian

Bizkaie! 2014-09-17 18:47   Barriak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Topografiak. Beste hizkuntza batzuetako filmografien ikusgaitasuna, koprodukzinoa eta nazinoartekotzea izenburuko lan saioa antolatu dau 62. Donostian Zinemaldian, irailaren 23an, Europa Creativa Desk Media Euskadi programeagaz batera. Euskal Herrikoez gan, Finlandia, Suitza, Flandria, Islandia eta Letoniako erakunde ordezkariek eta kultur eragileek hartuko dabe parte.

85 herrialdetako 3.368 film labur aurkeztu dira 56. Zinebi zinemaldira

Bizkaie! 2014-09-17 17:33   Barriak

Izena emon daben filmen generoei jagokenez, zinemaldiaren araudian ezarritako hiru kategoriak kontuan izanda, 1.987 fikzinozkoak dira (% 59), 994 dokumentalak (% 29’51) eta 387 animazinozkoak (% 11’49).

'Euskaraz bizi nahi dut' film labur lehiaketearen sari banaketa ekitaldia irailaren 22an izango da

Bizkaie! 2014-09-15 12:23   Barriak

Zinema munduan euskerearen normalizazinoaren alde egindako lanagaitik autortzea egingo jako aurten Lekeitioko Euskal Zine Bilereari 30 urte baino gehiago baitaroaz lan horretan.

Fernando Bovaira izango da 62. Donostia Zinemaldiaren epaimahaiburua

Bizkaie! 2014-09-11 15:30   Barriak

Eric Khoo, Mariana Rondón, Marjane Satrapi, Nastassja Kinski, Reinhold Vorschneider eta Vlad Ivanov izango dira, Fernando Bovaira epaimahaiburuagaz batera, Donostia Zinemaldiko epaimahaikideak. Oleg Sentsov kartzelan dagoan zinemagile ukrainiarra ohorezko epaimahaikide izentau dabe.

Ana Murugarrenek 'Tres mentiras' fikzinozko bere lehen film luzea aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2014-09-08 16:37   Barriak

Azken lan honegaz ikusleakan emozinoa eta kontzientzia sortarazo nahi izan ditu Murugarrenek. Konpromezuz beteriko giza-thriller sakona dakar oraingoan, diktadura frankistearen alde ilunak erakutsiz. Ostutako eta saldutako jaiobarrien kasuak ikertu barik dagoz oraindino eta egun ez dago inolako erantzulerik.

Roy Andersson zuzendari suediarrak irabazi dau Veneziako Urrezko Lehoia

Bizkaie! 2014-09-08 11:32   Barriak

Zinemagile suediarraren A Pigeon Sat on a Branch Reflecting on Existence lanarentzat izan da Veneziako 71. zinema jaialdiko Urrezko Lehoia. Andrei Konchalovsky errusiarrak irabazi dau Zuzendari onenari Zidarrezko Lehoia, The Postman´s White Nights beharrari esker.

'Maya Erlea' barikutik aurrera euskeraz zinema-aretoetan

Bizkaie! 2014-09-03 14:17   Barriak

Zineuskadiren ekimenez abiatutako Zinema Euskaraz katalogoak beste film bat aurkeztuko dau irailaren 5etik aurrera: Maya Erlea (Alexs Stadermann eta Glenn Fraser, 2014).