Ana Murugarrenek 'Tres mentiras' fikzinozko bere lehen film luzea aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2014-09-08 16:37   Barriak

Azken lan honegaz ikusleakan emozinoa eta kontzientzia sortarazo nahi izan ditu Murugarrenek. Konpromezuz beteriko giza-thriller sakona dakar oraingoan, diktadura frankistearen alde ilunak erakutsiz. Ostutako eta saldutako jaiobarrien kasuak ikertu barik dagoz oraindino eta egun ez dago inolako erantzulerik.

Estadu osoan estreinaldi komertziala irailaren 12rako iragarri arren, zuzendari nafarraren lan taldeak aldez aurretik Bilbon aurkeztu nahi izan dau eta, beraz, hilak 9, martitzena da aukeratutako eguna. Iluntzeko 21:00etatik aurrera estreinauko da Ana Murugarren zuzendari beteranoaren fikzinozko lehen film luzea: Tres mentiras. Proiekzinoan sartzeko BlogMedia produkzino etxearen konbidapena derrigorrezkoa izango da.

Film luzeak errealidade gordina dau oinarri. Ikusleak XX. mendeko 70. hamarkadearen Espainian sartuko dira buru-belarri, frankismoaren azken urteean, hain zuzen; sasoi horretan, ehundaka emakumezko gaztek erditzen zituen hainbat eta hainbat jaioberri ostu eta salduak izan ziran. Nora Navas protagonisteak (Goya Saria eta Aktore Onenari Zilarrezko Maskorra Pa negre filmagaitik) hiru kasu zehatzen ikerketea daroa, Mikel Losadaren laguntzinoagaz (El precio de la libertad, Cuéntame). Lander Otaola (8 apellidos vascos) eta, bide batez, Marta Castellote, Azucena Trincado eta Olatz Ganboaren agerraldiak be oso azpimarragarriak dira.

Berez, Tres mentiras sufrimendu onartezin hau jaso eben emakumezkoen eskubideak eta egoerea aintzat hartzen dauen lehenengo pelikulea dogu. Dagoeneko makinatxu bat produkzinotan izan dan Joaquín Trincado da horren ardurea izan dauena (Todo por la pasta), eta orain arte Estadu mailako zuzendaririk onenakaz (Enrique Urbizu, Alex de la Iglesia edo Pablo Berger, besteak beste) muntaketa lanetan ibili izan dan zuzendariari zeozelako aukerea emon deutso. Era berean, fikzinorako zuzendaritza dohaiak aditzera emoteko aukerea dau Ana Murugarrenek, kasu honetan.

Beste alde batetik, errealizadore esperientziaduna da Murugarren nafarra. Esta no es la vida secreta de Javier Krahe dokumental luzeagaz buru-belarri ikusi dogu azkenaldian eta telebistarako hainbat lan be egin izan ditu, tartean, La Dama Guerrera edo El precio de la libertad; azken horretan, Euskadiko Ezkerra alderdiaren sortzailea izan zan Mario Onaindiaren lehen pausu politikoak agiri dira eta Quim Gutiérrez da protagonistea.

Azken lan honegaz ikusleakan emozinoa eta kontzientzia sortarazo nahi izan ditu Murugarrenek. Konpromezuz beteriko giza-thriller sakona dakar oraingoan, diktadura frankistearen alde ilunak erakutsiz. Ostutako eta saldutako jaiobarrien kasuak ikertu barik dagoz oraindino eta egun ez dago inolako erantzulerik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu