New Yorken grabautako 'Jainko Txiki eta Jostalari Hura' dokumentala aurkeztuko dabe Bilbon urriaren 22an

Bizkaie! 2014-10-14 11:27   Barriak

Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek 2013ko amaieran kaleratutako Jainko Txiki eta Jostalari Hura disko-liburuan oinarrituriko izenburu bereko dokumentala aurkeztuko dabe urriaren 22an, Bilboko Campos Eliseos Antzokian. New Yorken egindako bira poetiko-musikalaren barri dakar dokumentalak.

SGAE Fundazinoak jakinarazo dauenez Euskal Herriaren ganeko ikus-entzunezkoa da eta bertan herri hau txiki, anitz eta era berean unibersal lez aurkezten jaku. SGAE Fundazinoa ez eze, Eusko Jaurlaritza moduko erakundeen parte hartzea izan dau proiektuak, eta Elkar argitaletxeak produzidu dau.

Josu Veneroren gidoia, errealizazinoa eta zuzendaritzea dauen lana Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek aurkeztuko dabe Campos Eliseos Antzokian, SGAE Fundazioaren ordezkari bategaz eta Elkar argitaletxeko Anjel Valdesegaz. Era berean, Berria egunkariko ordezkariren bat be egongo da, dokumentala egunkariaren bidez merkaturatuko baita.

Hitzordua Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan izango da, arratsaldeko 20:00etan, sarrera libreagaz aulki guztiak bete arte. Proiekzinoaren ondoren eztabaidarako tartea zabalduko da, ekimenaren helburuen eta esanahien inguruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu