Roy Andersson zuzendari suediarrak irabazi dau Veneziako Urrezko Lehoia

Bizkaie! 2014-09-08 11:32   Barriak

Zinemagile suediarraren A Pigeon Sat on a Branch Reflecting on Existence lanarentzat izan da Veneziako 71. zinema jaialdiko Urrezko Lehoia. Andrei Konchalovsky errusiarrak irabazi dau Zuzendari onenari Zidarrezko Lehoia, The Postman´s White Nights beharrari esker.

Absurduaren komedia da Anderssonen fikzinozko seigarren pelikulea, A Pigeon Sat on a Branch Reflecting on Existence ironiaz betetako lana da. Egitura klasiko bako beharra sortu dau, hainbat eszena ditu, gehienak pintureagaz estu lotutakoak. Lan faboritoetako bat zan, Alejandro Gonzalez Iñarrituren Birdman lez, baina honek ez dau saririk jaso. Hogei lan egozan Sail Ofizialean.

Joshua Oppenheimerren The Look of Silence dokumentalak Epaimahaiaren Saria eskuratu dau. Aktoreei jagokienez, emakumezko onena Alba Rohrwacher izan da, eta gizonezkoetan, Adam Driver. Saritu biak Saverio Contanzok zuzendutako Hungry Hearts pelikuleako protagonistak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu