'Maya Erlea' barikutik aurrera euskeraz zinema-aretoetan

Bizkaie! 2014-09-03 14:17   Barriak

Zineuskadiren ekimenez abiatutako Zinema Euskaraz katalogoak beste film bat aurkeztuko dau irailaren 5etik aurrera: Maya Erlea (Alexs Stadermann eta Glenn Fraser, 2014).

Zineuskadiren ekimenez abiatutako Zinema Euskaraz katalogoak beste film bat aurkeztuko dau irailaren 5etik aurrera: Maya Erlea (Alexs Stadermann eta Glenn Fraser, 2014).

Herritarren artean zinema-aretoetara joateko ohiturea errotzeko, eta era berean, familia osoarentzako euskerazko zinema-eskaintza zabaltzeko asmoz, Zinema Euskaraz ekimena abiatu eban Zineuskadik 2009an, eta ordutik, urtean euskeraz bikoiztutako dozena bat inguru film emoten ditue areto komertzialetan, Sarean, udaleko aretoetan eta baita eskoletan be.

2014an, Bram Barrabas (Anna Van Der Heide, 2012), Enperadorea (Peter Webber, 2014), Dragon Ball Z. Kami to Kami (Masahiro Hosoda, 2013), Ospea 20 Pausora (Morgan Neville, 2013), igaz Donostiako Zinemaldian emon eben Gazte Harrigarria T.S. Spivet (Jean-Pierre Jeunet, 2013), eta abuztuan estreinau eben Hurrak eta Lapurrak (Peter Lepeniotis, 2014) animazino kanadarra izan dira ikusgai, besteak beste, eta aste honetan Maya Erlea estreinauko dabe.

Maya erle bihurriaren istorioa kontetan da filman; Willy adiskidearen laguntzaz, abentura zoragarria biziko dabe biek erle eta liztorren arteko gatazkeari aurre egiteko asmoz.

Maya erlea filmaren trailerra ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu