Bilbao Mendi Film Festival zinemaldira filmak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da
2014-09-23 11:47 BarriakBilbao Mendi Film Festival mendi, abentura eta muturreko kirolen euskal zinemaldiak irailaren 30ean zarratuko dau zazpigarren edizinoko lehiaketarako izena emoteko epea. Zinemaldia abenduaren 12tik 21era egingo da Bizkaiko uribururan.
Bilbao Mendi Film Festival mendi, abentura eta muturreko kirolen euskal zinemaldiak irailaren 30ean zarratuko dau zazpigarren edizinoko lehiaketarako izena emoteko epea. Zinemaldia abenduaren 12tik 21era egingo da Bizkaiko uribururan.
Antolatzaileek adierazo dabenez, mendiagaz lotutako gaiak jorratzen dituen edozein muetako ikus-entzunezko lanak aurkez daitekez Bilbao Mendi Film Festival jaialdira: alpinismokoak, eskaladakoak, mendi eta abentura kirolen ingurukoak, eskiari buruzkoak, muturreko kirolak ardatz dabenak, ekologiari, ingurumenari eta etnografiari buruzkoak, besteak beste.
2012ko urtarrilaren 12tik aurrera produzidutako lanek baino ezin izango dabe parte hartu, eta horreek Jaialdiko Aukeraketa Batzordeak aztertuko ditu. Izena emoteko inprimakia eta dokumentazinoa posta elektronikoko helbide honetara bialdu behar dira: info@mendifilmfestival.com.
Savage Cinema Donostiako Zinemaldian
Zinemaldiaren abentura sailean, Valley uprising filmaren Espainiako estreinaldia egingo dabe asteon, Principe zinema-aretoetan, hilaren 25ean, eguenean eta 27an, zapatuan. Nick Rosen eta Peter Mortimer estadubatuarrak dira zuzendariak eta Yosemiteko granitozko hormatzarretan azken 50 urteotako eskalada saioak eta historia batzen dituan filma da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!