Unai Aranzadi getxotarraren 'Jambo Amani?' dokumentala Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian ikusgai
2014-04-07 15:35 BarriakOrdu erdiko iraupeneko dokumentalak Kongoko Errepublika Demokratikoan batzuek indarkeriari uko egin eta Nazino Batuen birgizarteratzeko programa batean sartzea erakusten dau. Lana pasa dan maiatzean aurkeztu eben Getxon eta ondoren mundu osoko 17 jaialditan ikusi ahal izan da.
Unai Aranzadi getxotarrak, Getxoko Udalaren sensibilizazino eta garapenerako heziketako deialdiaren barruko diru-laguntzinoagaz egindako Jambo Amani? (Bakea dogu?) dokumentala aukeratu dau Donostiako Giza eskubideen XII. Zinemaldiak. Unesco Etxeak produziduta, dokumentala bihar, martitzena, apirilak 8, 16:30ean, proiektauko da Victoria Eugenia antzokian, Jaialdiaren atal ofizialaren barruan. Emonaldiak gaztelaniazko azpitituluak izango ditu.
Ordu erdiko iraupeneko dokumentalak Kongoko Errepublika Demokratikoan batzuek indarkeriari uko egin eta Nazino Batuen birgizarteratzeko programa batean sartzea erakusten dau. Lana pasa dan maiatzean aurkeztu eben Getxon eta ondoren mundu osoko 17 jaialditan ikusi ahal izan da. Munduko premiera Helsinkin izan zan; Egiptoko Luxorreko Zine Afrikarraren Jaialdian parte hartu eban Europako pelikula bakarra izan zan; Oscar aurretiko Australiako Flicker Fest izenekoan aukeratu eben, eta Kieven 2013ko 32 dokumentalik onenen artean aukeratu eben.
Jambo Amani? dokumentalaren irudiak 2012ko iraila eta urria bitartean grabau zituen.
Unai Aranzadi zuzendaria eta kazetaria da, gatazkatan eta giza eskubideetan aditua. Hainbat hedabidetan lan egin ondoren, gaur egun Independent Docs produkzino-etxea zuzentzen dau Suedian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!