Manhattan Short Film Festivaleko lanak gaur proiektauko ditue Bilbon
2013-10-04 11:07 BarriakMundu osoko 300 uritako 100.000 lagunetik gora batuko dira gaur, urriak 4, 2013ko Manhattan Short Film Festival jaialdiaren inguruan, tartean Bilboko publikoa. Zinema, galeria, museo eta kafetegietan alkartuko da jentea, film laburrak ikusi eta irabazlea zein dan erabagiteko. Bilbok azkenengo sei edizinoetan hartu dau parte.
Mundu osoko 300 uritako 100.000 lagunetik gora batuko dira gaur, urriak 4, 2013ko Manhattan Short Film Festival jaialdiaren inguruan, tartean Bilboko publikoa. Zinema, galeria, museo eta kafetegietan alkartuko da jentea, film laburrak ikusi eta irabazlea zein dan erabagiteko. Bilbok azkenengo sei edizinoetan hartu dau parte.
Alondigako Golem zinema-aretoan egongo dira ikusgai pelikulak, barikuan, 20:00etatik aurrera. Sarrereak hiru euro balio ditu. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila, Golem aretoa, EiTB eta FAS zinekluba dira ekimenaren antolatzaileak.
One Week, One World, One Festival goiburuak adierazten dau Manhattan Short Jaialdiaren filosofia, antolatzaileen esanetan. Izan be, astebetean munduko hainbat aretotan jaialdiko hamar behar finalistak ikusiko dira, eta ikusleek esango dabe zein dan sariduna. Parte-hartzaile bakotxak boto-txartel bat jasoko dau emonaldia hasi orduko, eta berak erabagiko dau zein dauen gogokoen. Proiekzinoa amaitzen danean, txartelak jaso eta zenbaketea egingo dabe. Emoitzea Manhattango antolatzaileei bialduko jakie, mezu elektronikoz.
Ganerako uri guztietako botoak kontau ostean, urriaren 6an jakinarazoko dabe nor dan irabazlea, New Yorken egingo dan ekitaldi batean eta jaialdiaren webgunean.
Boto gehien jasoten dauen lanak Urrezko Dominea jasoko dau, beste domina bi izango dira, zidarrezkoa eta bronzezkoa. Sari gehiago be banatuko ditue: Animazinozko Lan Onena New Yorkeko animatzaileen epaimahai batek aukeratuko dau; Argazkigintza Onena argazkilariek erabagiko dabe; Editore Onenaren saria, editoreek; eta, Gidoi Onenarena, gidoigileek.
Jaialdiak aurten 48 herrialdetako 628 lan jaso ditu, baina hamar ailegau dira finalera. Honeek dira Alondigan proiektauko dituen lanak: Irish folk furniture (Irlanda), No comment (Frantzia), Pale of settlement (AEB), Faces From Places (Frantzia), Friday (Ingalaterra), I am a big ball of sadness (AEB), #30 (Australia), Kizmet diner (Ingalaterra), Do I have to take care of everything (Finlandia) eta Black Metal (AEB).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!