Euskal Herriko IX. Ikus-entzunezkoen Rallya Durangoko Azokako Irudienea Gunean izango da

Bizkaie! 2013-10-24 18:24   Barriak

Azken zortzi urteotan lez, Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau eta oraingo honetan agertoki nagusia Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen gunea izango da.

Azken zortzi urteotan lez, Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau eta oraingo honetan agertoki nagusia Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen gunea izango da.

Lehiaketea lehen edizinoetako formatura itzuliko da: Abenduaren 6an, parte-hartzaileek aurkeztu beharreko film laburraren gaia eta bertan islatu beharko dituen irudien zerrendea jasoko ditue. Momentu horretatik, kameratoilariek 48 orduko epea izango dabe hiru eta zortzi minutu bitarteko film labur baten gidoia osotu, grabazino lanak egin eta edizino lanak amaitzeko, beti be antolakuntzeak jarritako gai eta ezaugarriei jarraituz. Abenduaren 8an, domekan, parte-hartzaileek bideoak aurkeztu beharko ditue, eta orduan hasiko da epaimahaiaren lana. Aurreko edizinoetan lez, epaileek hiru sari emongo ditue, 1.200, 900 eta 600 eurokoak, hain zuzen. Irabazleen lanen emonaldia eta sari banaketea abenduaren 8an bertan izango da Durangoko Azokako Irudienea gunean.

Aurreko edizinoetan parte hartu eben gazteek argi itxi daben moduan, gazte euskaldunen artean badago hori eta gehiago be egiteko irudimena eta gaitasuna. Holan erakusten dabe urtez urte teknika zein eduki aldetik etenbarik hobetuz doazen lanek.

Lehiaketearen helburua, gazte euskaldunen sormena bultzatzea eta produkzino artistikoa gizarteratzea da. Horregaitik, Kameratoian sortutako pieza guztiak Creative Commons Aitortu – Partekatu lizentziapean zabalduko dira. Eduki kulturalak erabilteko lizentzia horrek, copyright ezagunak ez bezela, sormen lanen zabalkundea errazten dau, baimena emoten dauelako edukiok zabaldu, berrerabili eta horreetan oinarrituta lan barriak sortzeko, beti be jatorrizko egileak aitatzeko eta eratorritako lanak baldintza bardinetan partekatzeko betebeharragaz.

Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunek parte hartu ahal izango dabe eta horretarako zemendiaren 22a baino lehen izena emon beharko dabe. Ikus-entzunezko lanak produziduteko, taldeek bere ekipo propioa erabili beharko dabe eta aurkeztuko dituen film laburretan hizkuntzearen presentzia ezinbestekoa izango da, ahozkoa edo idatzizkoa, euskera hutsean. Lehiaketearen oinarri osoak www.kameratoia.com webgunean ikusgai dagoz. Bertan, izena emoteko aukerea izateaz gan, aurreko edizinoetako lanak eta beste hainbat jakingarri be topau daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu