'Euskara Jendea' dokumentala Euskal Herriko sei uriburutan aurkeztuko da urrian
2013-10-09 14:40 BarriakPrest dago Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental bildumea. Sei ataletan banatu dabe, eta lehenengoa, Historiaren atarian Maulen estreinauko da, urriaren 10ean. Ostean, Gasteizen, Iruñean, Baionan, Donostian eta Bilbon kapitulu bana proiektauko dabe.
Prest dago Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental bildumea. Sei ataletan banatu dabe, eta lehenengoa, Historiaren atarian Maulen estreinauko da, urriaren 10ean. Ostean, Gasteizen, Iruñean, Baionan, Donostian eta Bilbon kapitulu bana proiektauko dabe.
Orain urte bi hasi zan martxan proiektua, Juan Karlos Etxegoien Xamar-ek orain zazpi bat urte argitaratutako Euskara Jendea (Pamiela) liburua oinarri hartuta. Lan honek euskaldunen hiztun komunidadearen historiaren arlo nagusiak azaltzen ditu. Historiaurretik abiatuta gaur egunera arte, euskaldunak herri, kultura eta hizkuntza askogaz bizi izan dira euren hizkuntzea galdu barik. Hizkuntza baten historia beren hiztunena da ezinbestez, edo, nahiago bada, hiztunen historia beren hizkuntzearena da, azaldu dabe egileek.
Lehenengo kapituluaren estreinaldia Mauleko Zinka ostatuan egingo dabe eguenean, hilak 10, 20:30ean. Bigarren atala, Erromako inperioan, urriaren 11n estreinauko da, Gasteizko Artium Museoan, 19:30ean; hirugarrena, Aniztasunaren bidean, hilaren 17an, Iruñeko Golem zinema-aretoan, 19:30ean; laugarrena, Mugetan gaindi, 18an, Baionako Euskal Museoan, 19:00etan; azkenaurrekoa, Gerren arteko pizkundean, 19an, Donostiako San Telmo Museoan; eta azkenengoa, Mundua osatzen, 25ean, 19:00etan, Bilboko Kafe Antzokian.
Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak produzidu dau ikus-entzunezkoa, Zenbat Gara kultur alkartearen laguntzinoagaz. Atal bakotxak 45 minutu irauten ditu. Taldean eregitako egitasmoa izan da, Juan Karlos Etxegoien Xamar bera, Mikel Arredondo, Hibai Castro, Adur Larrea, Lutxo Egia, Jon Fernandez eta Maria Uriarte ibili dira beharrean, baina makina bat historialari, arkeologo, antropologo eta kulturgilek be parte hartu dabe. Kolaboratzaileen artean ikertzaile ezagunak dagoz, Joseba Agirrezkuenaga, William Anthony Douglass, Jose Angel Irigaray, Jurgi Kintana, Lourdes Otaegi eta Jon Sarasua, besteak beste.
Adituen gogoeta eta iruzkinekaz batera, sasoi bakotxa girotzeko dramatizazino laburrak grabau ditue. Musikea be egokitu egin dabe.
Dokumentalaren txataltxu bat ikusi gura izan ezkero, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!