24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketea egingo dabe Elorrion astegoienean

Bizkaie! 2013-10-31 12:17   Barriak

Astegoienean, zemendiaren 1ean eta 2an, 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketea eta erakusketea egingo ditue Elorrion. Parte-hartzaileek 24 ordu besterik ez ditue prozesu osoa egiteko, hasierako ideatik amaierako emoitzara arte. Pelikulak zapatuan proiektauko dira, 22:00etan, Arriola Antzokian.

Multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula barria edegitea da ekimenaren helburua, holan lan-taldeak sortu eta teknologia barriak erabiliz. Sormenak, originaltasunak, idea trebetasunak eta istorioen osoketeak emoitza harrigarria dabe beti, dinoe antolatzaileek.

Film laburrean esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar da, horren barri lehiaketea hasten danean emongo jake parte-hartzaileei. Eskatutako denporan lana burutzeko, talde bakotxak bere burua antolatu beharko dau produktua amaitzeko beharrezkoak diran alde artistiko eta tekniko guztiak konpontzeko. Euskal Herri osoko taldeek hartuko dabe parte, batez be Durangaldekoek.

Zemendiaren 1an, 17:00etan, proponiduko dabe antolatzaileek gaia Arriola Antzokian; handik 14 ordura lanak amaituta egon behar dabe. Beharrak formatu digitalean aurkeztu behar dira: .avi, trinkotu barik edo .mov, (H264 o MP4) trinkotu barik, 16:9 formatuan. 4:3 formatuan aurkezten bada banda baltza gehitu beharko jako. Emizino formatua 16:9 izango da.

Zapatuko emonaldiaren ostean bananduko dira sariak. Hiru sari dagoz: Sari Nagusia, 700 euro, eta finalista bi, bakotxak 500 euro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu