Bilboko Barreak Jose Luis Cuerdagaz egun berezia antolatu dau 'Amanece, que no es poco' filmaren XXV. urteurrenean
2013-10-22 17:40 BarriakBilboko Barrea Jaialdiko azken edizinoak jarduera berezia programau dau bihar eguztena, urriak 23, Campos Antzokian. José Luis Cuerdaren Amanece, que no es poco umorezko pelikulea proiektauko dabe bere estreinalditik 25 urte bete diranean. Jaialdiko ganerako jarduerak lez, parte hartzea librea eta dobakoa izango da aretoa bete arte.
Bilboko Barrea Jaialdiko azken edizinoak jarduera berezia programau dau bihar eguztena, urriak 23, Campos Antzokian. José Luis Cuerdaren Amanece, que no es poco umorezko pelikulea proiektauko dabe bere estreinalditik 25 urte bete diranean. Jaialdiko ganerako jarduerak lez, parte hartzea librea eta dobakoa izango da aretoa bete arte.
Hogeita bost urte beranduago, Amanece que no es poco lanaren enkantua ez da aldatu. Film horren zaleak ugari dira eta horreen artean dogu Pepitas de Calabaza argitaletxea, izena filmaren eszena bati zor deutsona; orain, barriz, liburuki batean batu ditu filmaren gidoi originala, material ezezagun ugari eta Jose Luis Cuerdak kontautako pasadizo mamitsuak.
Bilboko aurkezpenean zuzendaria eta Julian Lacalle, Pepitas de Calabaza argitaletxeko editorea izango dira, liburua aurkezteko eta espainiar zinemearen komediarik laudatuenetako baten bizi luzeaz eta zoriontsuaz berba egiteko. Pablo Martínez Zarracina kazetaria izango da ekitaldia zuzenduko dauena, 19:00etan, Amanece que no es poco filmaren proiekzinoagaz. Liburu aurkezpena 21:00etatik aurrera izango da, eta ondoren José Luis Cuerdak liburu sinatzeari ekingo deutso.
Parte-hartzaileak
José Luis Cuerda (Albacete, 1947) zuzendariak telebista-errealizadore moduan lan egin eban zinemagintzeari ekin aurretik. Besteak beste, ondoko filmak zuzendu ditu: El bosque animado (1987), Amanece, que no es poco (1988), La lengua de las mariposas (1998) eta La educación de las hadas (2006). Horrezaz gan, Tesis (1996), Abre los ojos (1997) eta Los otros (2000) film luzeak produzidu ditu. Madrilgo Arte Ederren Zirkuluaren Zuzendaritza Batzarreko eta Autoreen eta Editoreen Alkarte Nagusiko Zuzendaritza Batzordeko kide da. José Luis Cuerda, gainera, Twitter gizarte-sarearen zale amorratua da, eta 50.000 jarraitzaile baino gehiago ditu bertan. Pilula-dosien formatu horrek animauta, orain gitxi aforismoen edo sasi-txioen bilduma bat argitaratu dau: Si amaestras una cabra, llevas mucho adelantado.
Julián Lacalle (Logroño, 1976) editorea da Pepitas de Calabaza argitaletxean, cinexin batek baino proiekzino txikiagoa dauena; Cuerda zuzendariaren berba horreek emon eutsien hasierea, orain dala bost mila egun baino gehiago, abentura editorial txiki bati, Pepitas de calabaza Ediciones horri, hain zuzen, gerora bizi-abentura handi bihurtu dana. Sorreratik arreta berezia emon deutsagu politikearen kritikeari —Ekonomiaren eta Estaduaren hizkuntzei jagokenez— eta umorea besarkatu dogu.
Pablo Martínez Zarracina (Bilbao, 1974) zutabegilea eta literaturako kritikaria da El Correo egunkarian. Poema liburuak argitaratu ditu, Señales de vida (Teguiseko Udala, 2002) eta Los invitados (Zaragozako Unibersidadeko Prentsak, 2005), La fascinación de los extremos (AMG, 2000) eta Resaca crónica (Pepitas de Calabaza, 2008).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!