Maria Rondonen 'Pelo malo' pelikuleak irabazi dau Urrezko Maskorra

Bizkaie! 2013-09-30 11:18   Barriak

Kritikari eta kazetarien kinielatan agiri ez zan pelikuleak irabazi dau Zinemaldiko Urrezko Maskorra, Maria Rondon zuzendari venezularraren Pelo malo lanak. Desbardina izatea eta desbardin pentseteari buruzko filma da.

Zinema soziala Bilbotik Bizkaia osora zabalduko da aurten be

Dabi Piedra Robledo 2013-09-25 15:27   Barriak

KCD gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, Zinema Ikusiezinaren 5. Jaialdia hasiko da asteon. Aurreko urteetan zabaldutako bideari jarraituta, Bilbon ardatza euki arren, Bizkaia osoan ikusi ahal izango dira proiekzinoak. Mundu osoko zuzendarien 66 pelikula egongo dira zinemaldi honetan, gizarteko arazoak salatu eta, zinemearen bidez, errealidade sozialaren ikuspegi zorrotza emoten.

Basque Audiovisual markeak 14 euskal enpresa eroango ditu Mipcom azokara

Bizkaie! 2013-09-25 14:25   Barriak

Ikus-entzunezko 14 euskal enpresatako 20 bat profesional Cannesko Mipcom azokan izango dira, urriaren 7tik 10era bitartean, Basque Audiovisual markearen babespean. Genero guztietako lanak eroango ditue, Eiken klusterrak jakinarazo dauenez.

Donostiako Zinemaldi Alternatiboak dokumentalak izango ditu ardatz

Bizkaie! 2013-09-23 10:54   Barriak

Zinemaldi ofizialaz gan, Donostiak badauka bestelakoa be, Zinemaldi Alternatiboa. Kortxoenea gaztetxeak laugarren urtez antolatu dau jaialdia, irailaren 23tik 28ra bitartean. Dokumentalak izango dira aurtengo egitarauaren ardatza.

Donostiako 61. Zinemaldiak zortzi egun ditu aurretik

Bizkaie! 2013-09-20 11:42   Barriak

Zortzi egunez zinemea izango da nagusi beste behin Donostian, hemen da-eta Zinemaldia. Juan Jose Campanella zuzendari argentinarraren Futbolín animazinozko lehenengo pelikuleak edegiko dau 61. edizinoa, Kursaalen. Unax Ugalde eta Cayetana Guillén Cuervok aurkeztuko dabe inaugurazino-ekitaldia, 21:00etatik aurrera.

Kimuak 2013 katalogo barriak Donostia Zinemaldiko Zinemira atalaren barruan hasiko dau bere ibilbidea

Bizkaie! 2013-09-18 12:51   Barriak

Kimuak 2013 katalogoan dagoz Lander Camareroren A political story, Aritz Morenoren Colera, Borja Cobeagaren Democracia, Izibene Oñederraren Hotzanak, For Your Own Safety, Raúl de la Fuenteren Minerita, Aitor Iturriza eta Bernat Gualen Una hora, un paso eta Asier Altunaren Zela Trovke.

3.367 lanek hartuko dabe parte Bilboko 55. Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldian

Bizkaie! 2013-09-18 11:18   Barriak

Aurten, zemendiaren 15etik 22ra izango dan Zinebi 55ek Euskadin produzidutako 115 lan jaso ditu, igaz baino % 47 gehiago, igaz 78 lan aurkeztu baitziran.

Antropologiari buruzko NAFA zinemaldiak Bilbo izango dau egoitza urriaren 9tik 13ra

Bizkaie! 2013-09-17 11:37   Barriak

Europako antropologia zinemaldi zaharrenetakoa hartuko dau Bilboko Alondigeak urriaren 9tik 13ra bitartean. NAFA jaialdi ibiltariak urtero uri bat aukeratzen dau, eta aurton Bilbora dator. Ehun pelikulatik gora proiektauko dira 33. edizino honetan.

Mendi Film Festivalen saritutako bi filmek beste garaikur bana irabazi dabe Poloniako Soptkania mendi zinemaldian

Bizkaie! 2013-09-13 11:06   Barriak

Poloniako zinemaldian, barriz, gizakia muturreko baldintzetan islatzen dauen film onenaren saria irabazi dau Vladimir Cellierren Silbergeier film labur frantziarrak; Anne eta Eric Lapied frantziarren Himalaya Le Village Suspendu iraupen ertaineko filmak, barriz, mendiko herrien alderdi gizatiarra, kulturala eta arte arlokoak hobeto azaltzen dituan lanaren garaikurra eskuratu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Invisible Express film laburren lehiaketan izena emoteko azkenengo egunak

Bizkaie! 2013-09-13 11:04   Barriak

Irailaren 16an amaituko da Invisible Express film laburren lehiaketan izena emoteko epea. Lehiaketea bera hilaren 18an hasi eta 25ean amaituko da, Bilbon. EHUko ikasle guztiek daukie parte hartzeko aukerea.

Irailaren 26an, '160 metros' dokumentalaren 3. atala aurkeztuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2013-09-12 12:10   Barriak

160 metros: una historia del rock en Bizkaia serie dokumentalaren 2. atala joandako irailaren 6an Interneten zabaldu ostean, hilaren 26an, eguenean, 3. atalaren jai-aurkezpena izango da Bilboko Kafe Antzokian, 20:30ean.

'Sacro Gra' dokumentalak jaso dau Urrezko Lehoia Veneziako Mostran

Bizkaie! 2013-09-09 12:21   Barriak

Gianfraco Rosik zuzendutako Sacro Gra dokumental italiarrak jaso dau Urrezko Lehoia; Italiako lan batek jaso dau aurten, 15 urtez saririk jaso barik egon eta gero, eta gainera dokumental batek jaso dau, jaialdiaren historian lehenengoz.

Todd Haynes zuzendari estadubatuarra izango da 61. Zinemaldiko epaimahaiburua

Bizkaie! 2013-09-09 11:59   Barriak

Donostiako Zinemaldiko 61. edizinoko Epaimahai Ofizialeko burua Todd Haynes idazle, zuzendari eta produktore estadubatuarra izango da. Jaialdirako sarrerak asteon ipiniko ditue salgai: barikuan, hilak 13, Sail Ofizialeko galetakoak (Inaugurazinoa, Donostia Sariak eta Klausura), Internet bidez, eta ganerako kanaletan, irailaren 15ean; eta, beste saioetakoak, hilaren 15etik aurrera.

Sei film eta ekitaldi handi bi izango dira Donostia Zinemaldiko 'Savage Cinema' sailaren lehen edizinoan

Bizkaie! 2013-09-04 14:12   Barriak

Sei pelikula eta bi ekitaldi handi izango dira Donostiako 61. Zinemaldiaren barruan egingo dan Savage Cinema sailaren lehenengo edizinoko programazinoan. Lehiazkoa ez dan eta Red Bull Media House etxeagaz batera antolaturiko sailak abenturazko eta akzinozko kirolei buruzko zinemarik onena ekarriko dau pantaila handira.

Hugh Jackmanek jasoko dau Donostia Saria Zinemaldiaren 61. edizinoan

Bizkaie! 2013-08-30 14:00   Barriak

Donostia Zinemaldiaren 61. edizinoak egungo aktore ezagunenetako bati emongo deutso Donostia Saria, Hugh Jackmani, hain zuzen be. Aktoreak protagonista lez egin dauen azken filmaren (Prisoners) emonaldiaren aurretik jasoko dau saria, irailaren 27an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

21 film Venezian Urrezko Lehoia irabazteko lehian

Bizkaie! 2013-08-29 11:08   Barriak

Sail Ofizialeko filmak pantailaratzen gaur, hilak 29, hasiko dira eta bada zer ikusi. Mostrako zuzendariak adierazo dau film handiak eta adierazpide modu erradikalenak erakutsiko dituela, aukeraketea egin baino lehen 3.000 film ikusi ostean. Aitagarria, Espainiako produkzinorik ez dagoala aurten, Cannes eta Berlinen bezela.

Zortzi film luze aurkeztuko ditue Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean

Bizkaie! 2013-08-26 10:41   Barriak

Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA produktoreen alkarteek euskal zinemagintzako persona ospetsu baten ibilbidea saritzeko emoten daben Zinemira Saria Juan Bautista Berasategi marrazkigile eta produktore gipuzkoarrarentzat izango da aurten, Euskal Herriko animazino-zinemearen aitzindarietako bat izan baita.

Atom Egoyan, Götz Spielmann eta Jasmila Žbanić zuzendariak be 61. Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean

Bizkaie! 2013-08-22 12:48   Barriak

Donostiako 61. Zinemaldiaren Sail ofizialean Urrezko Maskorra irabazteko lehian aurkeztuko diran beste hiru filmen barri emon dabe: Atom Egoyanen Devils' Knot (AEB), Gotz Spielmannen Oktober November (Austria) eta Jasmila Zbanicen For Those Who Can Tell No Tales (Bosnia eta Herzegovina).

Argentina, Txile eta Kolonbiako sei film aurkeztuko ditue Zinema Eraikitzen ekimenaren 24. edizinoan

Bizkaie! 2013-08-21 11:23   Barriak

Danetara, sei izango dira Zinema Eraikitzen ekimenean Argentina, Txile eta Kolonbiatik aurkeztuko dituen filmak irailaren 23, 24 eta 25ean. Ekimena Donostiako 61. Zinemaldiaren eremuan egingo da.