Irailaren 26an, '160 metros' dokumentalaren 3. atala aurkeztuko dabe Bilbon
2013-09-12 12:10 Barriak160 metros: una historia del rock en Bizkaia serie dokumentalaren 2. atala joandako irailaren 6an Interneten zabaldu ostean, hilaren 26an, eguenean, 3. atalaren jai-aurkezpena izango da Bilboko Kafe Antzokian, 20:30ean.
160 metros: una historia del rock en Bizkaia serie dokumentalaren 2. atala joandako irailaren 6an Interneten zabaldu ostean, hilaren 26an, eguenean, 3. atalaren jai-aurkezpena izango da Bilboko Kafe Antzokian, 20:30ean.
Sarrerea librea izango da aforoa bete arte eta bertaratzen diranek Help Me Devil taldearen zuzeneko emonaldiaz (Juan Carlos Parlangeren taldea, 160 metros-en protagonistetako bat eta Los Clavos eta Bonzos -Getxo Sound izenez ezagutu zana- taldeen partaidea baita be) eta Jonbil eta Ekaitz DJakaz gozetako aukerea izango dabe.
Help Me Devil hirukote rockeroak Bilbon aurkeztuko dau lehenengoz euren disko berria: Lokanta Hell (El Toro Records), New Yorken grabautakoa Matt Verta-Rayren laguntzinoagaz (Heavy Trash, Speedball Baby).
160metros: una historia del rock en Bizkaia, transmedia proiektu bat da; rockaren ikuspuntutik, 90. hamarkadan Bilboko Nerbioi ibaiko bi aldeetan izandako aldaketa sozialak eta ekonomikoak jorratzen ditu; danetara, 5 kapitulu dira.
Álvaro Fierrok (musika kazetaria: ruta66, Mondosonoro...) eta Joseba Gorordok zuzenduta (Zu zara nagusia eta La Otxoa sin complejos dokumentalen egilea) eta Diego Urruchik eta Raúl Lópezek produziduta, WebTV StereoZonaren eta Media Attack online bideo agentziaren arduradunak eta EITB eta Euskaltelen lankidetzeagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!