'Sacro Gra' dokumentalak jaso dau Urrezko Lehoia Veneziako Mostran

Bizkaie! 2013-09-09 12:21   Barriak

Gianfraco Rosik zuzendutako Sacro Gra dokumental italiarrak jaso dau Urrezko Lehoia; Italiako lan batek jaso dau aurten, 15 urtez saririk jaso barik egon eta gero, eta gainera dokumental batek jaso dau, jaialdiaren historian lehenengoz.

Gianfraco Rosik zuzendutako Sacro Gra dokumental italiarrak jaso du Urrezko Lehoia Veneziako Nazioarteko 70. Zinema Jaialdian. Grande Raccordo Anulare Erroma inguratzen dauen errepidearen inguruko dokumentalari esker irabazi dau sari nagusia. Rosik bi urte igaro ditu errepidean dokumentala grabetan, bertan bizi diran personak, eta han bizi daben giroa ezagutarazoteko.

Kontuak kontu, Urrezko Lehoia Italiako lan batek jaso dau aurten, 15 urtez saririk jaso barik egon eta gero, eta gainera dokumental batek jaso dau, jaialdiaren historian lehenengoz.

Ganerakoan, Alexandro Avranas greziarrak zuzendari onenari Zilarrezko Lehoia jaso dau Miss Violence filman egindako lanagaitik, eta Themis Panou filmako protagonisteak gizonezkoen interpretazinorik onenagaitik jaso dau Copa Colpi saria.

Emakumezkoei jagokenez, Elena Cotta 82 urteko italiarrak jaso dau Copa Volpi saria, Emma Danteren Via Castellana Bandiera filman egindako lanagaitik.

Die Frau des Polizisten (Poliziaren emaztea) filmak epaimahaiaren sari berezia jaso dau, Philip Gröningek zuzenduta. Etxeko indarkeria dau gai nagusi filmak eta nabarmen geratzen da irudiak hitzak baino garrantzitsuagoak dirala.

Azkenik, Epaimahaiaren Sari Nagusia, txalo gehien jaso dituana, Tsai Ming-Liang zuzendariak aurkeztutako Jiayou filmak jaso dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu