Atom Egoyan, Götz Spielmann eta Jasmila Žbanić zuzendariak be 61. Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean

Bizkaie! 2013-08-22 12:48   Barriak

Donostiako 61. Zinemaldiaren Sail ofizialean Urrezko Maskorra irabazteko lehian aurkeztuko diran beste hiru filmen barri emon dabe: Atom Egoyanen Devils' Knot (AEB), Gotz Spielmannen Oktober November (Austria) eta Jasmila Zbanicen For Those Who Can Tell No Tales (Bosnia eta Herzegovina).

Urrezko Maskorra irabazteko lehian izango diran beste hamar filmak oraintsu iragarri zituen antolatzaileek: Manuel Martin Cuencaren Caníbal (Espainia-Errumania-Errusia-Frantzia), Denis Villeneuveren Enemy (Espainia-Kanada), Fernando Francoren La herida (Espainia), David Truebaren Vivir es fácil con los ojos cerrados (Espainia), Fernando Eimbckeren Club Sandwich (Mexiko), François Dupeyronen Mon âme par toi guérie (Frantzia), Mariana Rondonen Pelo malo (Venezuela), Bertrand Tavernierren Quai d'Orsay (Frantzia), Jonathan Teplitzkiren The Railway Man (Erresuma Batua-Australia) eta Roger Michellen Le Week-end (Erresuma Batua).

Sail ofizialean baina lehiaketatik kanpo emongo dituen bi film be iragarri zituen, hau da, Juan Jose Campanellaren Futbolín (Argentina-Espania) eta Alex de la Iglesiaren Las brujas de Zugarramurdi (Espainia-Frantzia).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu