Kimuak 2013 katalogo barriak Donostia Zinemaldiko Zinemira atalaren barruan hasiko dau bere ibilbidea
2013-09-18 12:51 BarriakKimuak 2013 katalogoan dagoz Lander Camareroren A political story, Aritz Morenoren Colera, Borja Cobeagaren Democracia, Izibene Oñederraren Hotzanak, For Your Own Safety, Raúl de la Fuenteren Minerita, Aitor Iturriza eta Bernat Gualen Una hora, un paso eta Asier Altunaren Zela Trovke.
Kimuak 2013 katalogo barriak Donostia Zinemaldiko Zinemira atalaren barruan hasiko dau bere ibilbidea, film laburren ekipoei eta zinema alorreko instituzino eta jaialdietako zenbait gonbidaturentzako berenberegi eskainitako emonaldi batean. Aitatu proiekzinoa jasoteaz gan, irailaren 20tik 28ra ospatuko dan jaialdiak Izibene Oñederrak zuzendutako Hotzanak, For Your Own Safety eta Asier Altunaren Zela Trovke aukeratu ditu Zabaltegi sailean erakusteko.
Izibene Oñederraren lana Cutie And The Boxer film luzearen aurretik ikusi ahal izango da bost emonalditan, barikuan, hilaren 20an hasi eta astelehena 23a bitartean. Zela Trovke, bestalde, beste bost aldiz ikusi ahal izango da Mujer conejo filmaren aurretik. Horreez gan, Kimuaken bi laburrak Zabaltegiko amaiera ekitaldian be emongo ditue, hilaren 28an, zapatuan.
Katalogoaren aurkezpen ofizialaz gan, 2013ko lanen beste zenbait aukeraketa gauzatu dira dagoeneko. Izibene Oñederraren filma datorren zemendian ospatuko dan l'Alternativa Bartzelonako zinema independentearen jaialdian be hautatu dabe.
Aritz Moreno donostiarrak zuzendutako Cólera Ingalaterrako BFI London Film Festivalen estreinauko da urriaren 10ean, eta hile berean Sitges - Kataluniako Nazinoarteko Fantasiazko Zinemaldian eta Austin Film Festival jaialdian lehiatuko da, Texasen. Montpellierko Cinemed zinema mediterraneoaren jaialdian be erakutsiko dabe, Borja Cobeagak zuzendutako Democracia izeneko filmagaz batera. Cobeagaren lana Valentziako Cinema Jove jaialdian estreinau zan bagilaren 22an.
Azkenik, Raúl de la Fuente Iruiñekoaren Minerita dokumentala Bilboko Zinema Ikusezinaren Jaialdian erakutsiko da lehen aldiz, irailaren amaieran. Hilebete geroago Docs DF, Mexiko Uriko dokumental jaialdi ospetsuan ikusi ahal izango da.
Aurreko edizinoetako filmen ibilbideak erabat agortuta ez badagoz be, katalogo barriaren hasierea erreferentzia lez hartzen dogu bi urte atzeragoko sortaren ibilbide aktiboa amaitutzat emoteko. 2011ko bederatzi lanak 884 jaialditan aukeratuak izan dira gaur arte, eta horreetan 133 sari eskuratu ditue.
Era berean, 2012ko edizinoak urtebeteko ibilbidea beteten dau egunotan eta 684 aukeraketa eta 126 sari batu ditu dagoeneko. Orain urtebete, garai berean, 2011ko katalogoak 658 aukeraketa eta 93 sari eskuratuak zituan, beraz kontuan hartuta 2012an bi film labur gitxiago hautatu zirala, pentsau daiteke 2012ko lanek aurrekoen emoitzak hobetuko dituela.
Kimuak 2013 katalogoa
Lander Camareroren A political story, Aritz Morenoren Colera, Borja Cobeagaren Democracia, Izibene Oñederraren Hotzanak, For Your Own Safety, Raúl de la Fuenteren Minerita, Aitor Iturriza eta Bernat Gualen Una hora, un paso eta Asier Altunaren Zela Trovke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!