'Kimuak' programea Clermont Ferrandeko Azokan dago egunotan

Bizkaie! 2014-02-06 11:19   Barriak

Etxepare Euskal Institutuak bultzatutako Kimuak programako arduradunak Frantziako Clermont Ferrandeko Azokan beharrean dabilz egunotan euskal film laburren sustapenean. Nazinoarteko Film Laburren jaialdi honek euskal partaideak be izango ditu, Raul de la Fuenteren Minerita dokumentala sail ofizialean, eta Kote Camachoren Elkartea, hain zuzen be.

Film laburren arloko azoka eta zinemaldi garrantzitsua Clermont Ferrand. Nazinoarte mailan daukien ospe eta ikusgarritasunari esker, erreferentziazko ekitaldiak dira sektoreko profesionalentzat, Etxepare Euskal Institutuko arduradunek nabarmendu dabenez.

Minerita lanak bikain hasi dau bere bidea, IDFA edo DocsDF jaialditan aukeratu dabe, eta Goya sarirako aurreaukeratua be izan da. Potosiko Cerro Ricon (Bolivia) grabau eban hau dokumentala Raul de la Fuentek, gauzain edo meatzari lanetan dabilen Lucia, Ivone eta Abigailen egunerokoa segiduz. Kote Camacho, ostera, bigarren bider izango da Clermont Ferranden, 2010eko Kimuak aukeraketaren parte hartu eban eta, La gran carrera lanagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu