David Truebaren 'Vivir es fácil con los ojos cerrados' filma nagusi Goya sarietan

Bizkaie! 2014-02-10 10:50   Barriak

Film laburren euskal egileak polito ibili dira: Gaizka Urrestik (Abstenerse agencias) fikzinozko lan labur onenaren saria irabazi dau, eta Raul de la Fuentek (Minerita) dokumental labur onenarena.

David Truebaren Vivir con los ojos cerrados filma izan da irabazlea 2014ko Goya sarietan; danetara, sei sari irabazi ditu, besteak beste film, zuzendari eta gizonezko aktore onenarenak. Halan da be, Alex de la Iglesia bilbotarraren Las brujas de Zugarramurdi filmak jaso dau sari gehien: hamar ataletan egoen izentauta, eta zortzi irabazi ditu. Era berean, film laburren euskal egileak polito ibili dira: Gaizka Urrestik (Abstenerse agencias) fikzinozko lan labur onenaren saria irabazi dau, eta Raul de la Fuentek (Minerita) dokumental labur onenarena.

David Truebak orain arte ez eukan Goya saririk eta bart, Manel Fuentesek zuzendutako galan, truebatarren gazteenak bi sari irabazi ditu (zuzendaritza eta gidoi originala), eta pelikuleak sei danetara, besteak beste, pelikula onena, zuzendari onena (David Trueba), gizonezko aktore onena (Javier Camara, orain arte saririk jaso bakoa), gidoi onena eta emakumezko aktore barri onena (Natalia de Molina).

Bere ibilbideko film eta eleberrietan askotan egin dauen lez, kontetako gauza asko daukazan jente anonimoari begiratu deutso David Truebak film sarituan. Juan Carrion benetako irakaslearen bizitza kontetan dau: ingeles irakaslea da 60ko hamarkadan Espainian, eta, John Lennon Almeriara pelikula bat grabetan joan dala jakindakoan, haren bila abiatuko da Carrion bidaian.

Beste alde batetik, Javier Camarak aktore onenaren saria irabazi dau, seigarren izendapenean. Pozarren azaldu da Camara: Hainbatetan egin dot ames momentu honegaz, esan eban Galan oso hunkituta. Irakasleei eskaini deutse saria, edertasunaren eta bikaintasunaren bilaketearen arduradunei.

Goya gehien, barriz, Las brujas de Zugarramurdi Alex de la Iglesia bilbotarraren filmak jaso ditu; 10 ataletan zan hautagai, eta zortzi irabazi ditu, besteak beste, Terele Pavez aktore beteranoari esker, antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena eta arlo tekniko gehienetakoak. Gainera, Arturo Garciak eta Luis Arrizabalagak zuzendaritza artistiko onenaren saria irabazi dabe lan horri esker.

Era berean, pelikula honi esker, Arturo Garciak eta Luis Arrizabalagak zuzendaritza artistiko onenaren saria irabazi dabe. Horrezaz gan, jantzi diseinatzaile onena (Itziar Arrietak La gran familia española-n egindako lanaren aurretik), muntaketa onena, soinurik onena, produkzino zuzendaritza onena, efektu berezi onenak eta makillaje onena sariak jaso ditu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu