Zezeilaren 16an estreinauko da euskeraz 'Bram Barrabas' filma

Bizkaie! 2014-02-12 17:43   Barriak

Zineuskadi alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker estreinauko da Bram Barrabas gure zinema aretoetan. Filmaren jatorrizko izenburua Brammetje Baas da (Holanda, 2012) eta zuzendaria, barriz, Anna van der Heide. Txiki zein handientzako egokia da.

Zineuskadi alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker estreinauko da Bram Barrabas gure zinema aretoetan. Estreinaldia zezeilaren 16an izango da, Tolosako Leidor Aretoan, arratsaldeko 16:30ean. Filmaren jatorrizko izenburua Brammetje Baas da (Holanda, 2012) eta zuzendaria, barriz, Anna van der Heide. Txiki zein handientzako egokia da.

Bram 6 urteko ume bat da eta ez da gelditu be egiten. Alaia da, kementsua, benetako abenturazalea eta asmatzailea. Eta gainera, upealako irudimena dauka.

Bera inguratzen dauen munduak pentsetako asko emoten deutso eta Izen onenen eta Berba onenen bildumea egiten dau liburuxka batean.

Bram handien eskolara joan eta lehenengo mailan hasteko deseetan dago, baina Fish Jauna zorrotzaren gelan tokau jako. Bere irakasle barria, zorrotza eta gogorra da eta ez jako ardura Bram-en barruko mundua. Gure protagonista txikia, geratu barik mobiduten da, eta ez da sekula eskolako lanetan kontzentratzen. Baina Fish jaunak ahalegin guztiak egingo ditu Bram-en gauzak behar diran legez egiteko.

Bram-en gurasoek zailtasunak izango ditue semearen zoriontasuna eta irakasle barriaren egiteko modu barrietara moldatzearen arteko orekea lortzeko.


Zinema Euskaraz programearen 2014ko lehen estreinaldia izango da Bram Barrabas, baina datozen hileotarako be aurreikusten dira beste batzuk, Adopzio onartua, Olinpiara bidean edota Enperadorea kasu.

Zineuskadi irabazi asmorik bako alkartea da eta honek kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programearen helburua herritarren eskura balio zinematografikoak sustatuko dituan, euskerearen erabilerea komunikazino kultural lez erabiliko dauen zein aisialdi arloan normalizazinoa bultzatuko dauen film sorta bat jartea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu