Diao Yinanen pelikulea irabazle, Berlinale zinemaldian
2014-02-17 10:08 BarriakBerlinaleko Urrezko Hartza Bai Ri Yan Huo / Black Coal, Thin Ice Diao Yinan zinemagile txinatarrak irabazi dau. Sari nagusiaz aparte, ganerako sari garrantzitsu asko be Asia aldera joan dira aurten. Halanda ze, Emakumezko aktore onenari Zidarrezko Hartza Haru Kuroki japoniarrak irabazi dau, eta gizonezko onena, Liao Fanek.
Berlinaleko Urrezko Hartza Bai Ri Yan Huo / Black Coal, Thin Ice Diao Yinan zinemagile txinatarrak irabazi dau. Sari nagusiaz aparte, ganerako sari garrantzitsu asko be Asia aldera joan dira aurten. Halanda ze, Emakumezko aktore onenari Zidarrezko Hartza Haru Kuroki japoniarrak irabazi dau, Chiisai Ouchi / The Little House beharrean egindako lanagaitik, eta gizonezko onena Liao Fan izan zan, Bai Ri Yan Huo-eko protagonistea. Ganera, ekarpen artistisko onenaren Zidarrezko Hartza Ye Lou zuzendari txinatarrak lortu eban, Tui Na / Blind Massage filmagaitik.
Polizia izandako detektibe baten istorioa kontetan dau Bai Ri Yan Huo / Black Coal, Thin Ice sarituak; hilketa kasu misteriotsu batzuk argitzen dabil, Txinako eskualde industrial baten. Thriller zoroa dala esan dabe adituek, zirraragarria. Baina, askok ez dabe ulertu Richard Linklaterren Boyhood zuzendari onenaren saria besterik ez jasotea, eta Yinanenak, barriz, ganerako sari handi danak eroatea.
Epaimahaiaren sari berezia Wes Andersonen The Grand Budapest Hotel pelikulearentzat izan zan. James Schamus produktorea izan da epaimahaiko burua. Bigarren Mundu Gerrea baino lehentxuago jazoten da istorioa, eta aktore ezagunak ditu proptagonista, Ralph Fiennes, Bill Murray eta Edward Norton.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!