'12 years a slave' pelikuleak irabazi dau pelikula onenaren Oscar saria
2014-03-03 10:44 BarriakOscar sari gehien Gravity pelikuleak lortu ditu, zazpi, baina garrantzitsuena, pelikula onenarena, Steve McQueenek zuzendutako 12 years a slave lanak irabazi dau. Emakumezko aktore onena Cate Blanchett izan da, Blue Jasmine lanean egindako beharragaitik, eta gizonezko aktore onena, Matthew McConaughey, Dallas Buyers Club filmagaitik. Zuzendari onena Alfonso Cuaron izan da.
Oscar sari gehien Gravity pelikuleak lortu ditu, zazpi, baina garrantzitsuena, pelikula onenarena, Steve McQueenek zuzendutako 12 years a slave lanak irabazi dau. Emakumezko aktore onena Cate Blanchett izan da, Blue Jasmine lanean egindako beharragaitik, eta gizonezko aktore onena, Matthew McConaughey, Dallas Buyers Club filmagaitik.
Solomon Northup esklaboaren bizitzea kontetan dau 12 years of slave-k, benetan jazotakoak ditu oinarri. New Yorken bizi zan Northup, herritar askea zan, baina bahitu eta hegoaldera eroan eben, esklabo. AEBetako esklabotasunaren ikuspegi gogorra eskaintzen dau, eta horregaitik kritikatu dabe batzuk, eta nabarmendu beste batzuk. Pelikula onenaren sariaz gan, taldeko emakumezko aktorerik onenarena (Lupita Nyong'o) eta egokituriko gidoirik onena be irabazi ditu.
Gravity beharrak hamar izendapen eukazan, eta horretatik zazpi lortu ditu, bata zuzendari onenarena, Alfonso Cuaron. Berau da sari hori lortzen dauen lehennego mexikarra. Beste sari honeek be hartu ditu: argazki zuzendaririk onena, musikarik onena, muntaketarik onena, soinu nahasketa onena, soinu muntaketa onena eta efektu berezirik onena.
86. Oscar sarietako ganerako kategorietan ondokoak izan dira irabazle, besteak beste: taldeko gizonezko onena, Jared Leto, Dallas Buyers Club-en egindkao lanagaitik; ingelesez besteko filmik onena, La grande bellezza; dokumentalik onena, 20 Feet From Stardom animazinozko filmik onena, Frozen; dokumental laburrik onena,T he Lady In Number 6 eta jatorrizko gidoirik onena, Her.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!