Abian da ardatz nagusi nerabeak eta gazteak izango dituan V. Gizazineak

Bizkaie! 2014-03-03 17:35   Barriak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Gizazinea programearen V. edizinoa jarriko dau martxan eguazten honetan, martiaren 5ean. Egitaraua San Frantziskoko Udaltegian eta Bilbo Zaharreko hainbat lekutan egingo da, eta Caóstica Alkartearen laguntzinoa izan dau. Jarduera guztiak libreak eta dobakoak izango dira.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Gizazinea programearen V. edizinoa jarriko dau martxan eguazten honetan, martiaren 5ean. Egitaraua San Frantziskoko Udaltegian eta Bilbo Zaharreko hainbat lekutan egingo da, eta Caóstica Alkartearen laguntzinoa izan dau. Jarduera guztiak libreak eta dobakoak izango dira.

Programearen helburu nagusia gizarteko zenbait errealidade eta arazo ezagutarazotea da, zinemearen bitartez. Beti be partaidetzan oinarritutako giroan, alkarrizketa atsegina ezarriz bertaratutako ikus-entzuleakaz. Aurtengo edizinoa nerabeei eta gazteei buruzkoa izango da.

Esangura horretan, aurtengo programazinoa eguaztenean, martiaren 5ean, jarriko da martxan, SOS Teenagers! saioagaz, San Frantziskoko Udaltegian, arratsaldeko 19:30etik gaueko 21:45era. Lehen hitzordu horretan, gogoetea egingo da nerabeen egungo arazoen ganean, berbarako, bullinga, sexualidadea, konsumoa, motibazino faltea, gazteen langabezia, adiskidetasuna, indarkeria… lako gaiak landuko dira. Horretarako, edade horreetako jakinmin eta arazo nagusiei buruzko hainbat ikuspuntu emoten dituen izen handiko egileen film laburrak eskainiko dira (Alauda Ruiz de Azuaren Dicen, Javier Loarteren Amateurs, Daniel Sánchez-Arévaloren Física 2, Miguel Azurmendiren Los Demonios, Zoe Berriatuaren El Despropósito eta David González Rudiezen Septiembre), eta Aitziber Fernández Gizarte Hezitzailea be bertan egongo da, nerabeakaz lan egiten espezializauta dagoan Gizarte Ekimeneko Bidegintza Kooperatibea ordezkatuz. Bere esperientziaren barri emongo dau eta ondorengo solasaldia gidatuko dau.

Eguenean, martiaren 6an, bigarren saioa programau da, Nerabeak Sarean izenburupean, San Frantziskoko Udaltegian, arratsaldeko 19:30etik 22:30era. Topaketan, Internetek eta sare sozialek gazteen komunikazino bide barri legez beteten daben lekuaren gaia landuko da, eta tresna horreen erabilera egokian hezteko eta horreen arriskuaz prebeniduteko beharra azpimarratuko da. Horretarako, Alex Montoyaren Lucas film laburra eta Elena Trapéren Blog film luzea emongo ditue — zuzendari biak Goya Sarietarako izentauta egon dira lan horreekaitik—. Ondoren, berbaldi-solasaldia egingo da Ongizate Psikologia Zentroan umeak eta gazteak aztergai dituan Irene Tobías Fernández psikologoagaz.


Ruta del Crac ibilbide barria

Edizio honi amaierea emoteko, barikuan, martiaren 7an, Ruta del Crac izango da. Aurreko urteetako arrakastea ikusita, kultur ibilbide barria izango da aurten Bilbo Zaharreko hainbat leku eta txokotatik, gaur aroko sentsazinoak, biziteko zein ulertzeko moduak adierazoteko, artearen, gizartearen eta jaiaren ikuspuntuetatik. Aurten ibilbidea 4. kaian amaituko da, Gizazinea programearen V. urteurrena ospatzen dauen jaiagaz. Bertan, kontzertua egongo da Wanna Funkegaz eta ondoren Joke DJ ezagunak girotuko dau gaua. Egitaraua ondokoa izango da:

20:00etan, 1. geltokia: Berreginen museoa. Rafa Eizaguirre.

20:30ean, 2. geltokia: Arias taberna. Txampivisión: Bideoklipak, Caosticaren eskutik.

21:00etan, 3. geltokia: Bilbo Zaharreko plaza. Karola Zirko.

21:30ean, 4. geltokia: Martzaako kaia. Video Mapping, RGB Lover VJ-rekin (Arturo del Arco).

22:00etan, 5. geltokia: 4. kaia. Wanna Funken kontzertua.

Gauerdian, 6. geltokia: 4. kaia. Musika aukeraketa, Joke DJ-ren eskutik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu