Gerraurrean filmautako 'Sinfonía vasca' dokumentala topau dabe

Bizkaie! 2014-02-06 16:51   Barriak

Adolf Trotz alemaniarrak zuzendutako Sinfonía vasca 1936ko dokumentala topau dau Andoni Elezkano EHUko irakasle eta historialariak. 36ko gerrea hasi orduko Euskal Herrian filmautako azkenengo pelikulea da eta galdutzat jo izan da. Bilbon, Donostian eta Gasteizen estreinau eben dokumentala

Adolf Trotz alemaniarrak zuzendutako Sinfonía vasca 1936ko dokumentala topau dau Andoni Elezkano EHUko irakasle eta historialariak. 36ko gerrea hasi orduko Euskal Herrian filmautako azkenengo pelikulea da eta galdutzat jo izan da. Bilbon, Donostian eta Gasteizen estreinau eben dokumentala.

Elezkanok Espainiako Filmategian topau dau Trotzen lanaren kopia. 1936an filmau eta estreinau zan, baina Franco hil ostean, 1975ean, pelikulearen kopia bakarra desagertu egin zan. Naziengatik iges ebilen Trotz Euskal Herrira ailegau zanean. Hamasei minutuko dokumentala da Sinfonia vasca, eta Jesús García Leozen musikea lagun, Euskal Herriko paisajea eta bizimodua erakusten ditu.

Sancho el Sabio fundazinoaren kultura aldizkarian emon dabe aurkikuntzearen barri. Topau daben kopia 80ko hamarkadan erosi eben. Urteotan ikertzaileak topetan ahalegindu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu