Wes Andersonen 'The Grand Budapest Hotel' pelikuleak hasiko dau gaur Berlinale jaialdia

Bizkaie! 2014-02-06 13:19   Barriak

Gaur, zezeilak 6, hasi eta hilaren 16ra arte hogei lan izango dira Berlinaleko Sail Ofizialean lehian, tartean Wes Anderson estadubatuarrak zuzendutako The Grand Budapest Hotel pelikulea. Kean Loach zinemagile ezagunak Ohorezko Urrezko Hartza jasoko dau, ganera.

Gaur, zezeilak 6, hasi eta hilaren 16ra arte hogei lan izango dira Berlinaleko Sail Ofizialean lehian, tartean Wes Anderson estadubatuarrak zuzendutako The Grand Budapest Hotel pelikulea. Kean Loach zinemagile ezagunak Ohorezko Urrezko Hartza jasoko dau, ganera.

Komedia nostalgikoa da Andersonek Berlinalera daroana, eta Ralph Fiennes aktorea dau protagonista. Dana dala, izen ezagunak topauko doguz pelikulan, besteak beste, Jude Law, Bill Murray, Tilda Swinton, Edward Norton eta Owen Wilson.

Beste hemeretzi film lehiatuko dira Urrezko Hartza lortzeko, gehienak Alemania eta Asiako zinemagileek zuzendutakoak. Alemaniarren artean, nabarmentzekoak dira Edward Berger, Dominik Graf, Feo Aladag eta Dietrich Bruggemann, eta Asiatik datozenen artean, Ye Lou, Yinan Diao eta Hao Ning txinatarrak, edo Yoji Yamapa japoniarra. Hego Ameriketako lau film izango dira ikusgai Sail Ofizialean, berbarako, Claudia Llosa peruarraren Aloft. Alain Resnais, Rachid Bouchareb eta Richard Linklaterren lanak be proiektauko dira 64. Berlinalen.

Lehiaketaz kanpo bada be, George Clooneyren The Monuments Men, Christophe Ganseren La belle et la Bête eta Lar Von Trierren Nymphomanic lana Sai Ofizialean eskainiko ditue.

Urtero lez, aktore eta zinemagile ospetsuak izango dira Berlinalen, esaterako, Catherine Deneuve, Pierce Brosman, Charlotte Gainsbourg, Bruno Ganz, Uma Thurman, Viggo Mortensen, Kean Loach eta Martin Scorsese.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu