'Let's Talk in Basque!' atal berezia, Vancouverreko Latin American Film Festivalen

Bizkaie! 2014-07-29 15:06   Barriak

Vancouverreko Latinoamerikako Zinemaldian euskal zinemeak bere lekua izango dau, Let's Talk in Basque! izeneko atalean, Etxepare Euskal Instituak jakinarazo dauenez. Telmo Esnalen Urte berri on, amona eta Kimuak programako 2013ko katalogoa osotzen daben zazpi film laburrak eskainiko ditue. Abuztuaren 28an hasiko da jaialdia.

Kimuak bildumako A political story (Lander Camarero), Cólera (Aritz Moreno), Hotzanak, for your own safety (Izibene Oñederra), Demokrazia (Borja Cobeaga), Minerita (Raúl de la Fuente), Una hora, un paso (Aitor Iturriza eta Bernat Gual) eta Belarra mozten / Zela Trovke (Asier Altuna) film laburrak emongo ditue.

Vancouverreko Latin American Film Festival zinemaldiak Latinoamerikako produkzino barriak Kanadan ezagutarazotea eta kulturen arteko alkarrizketea sustatzea ditu helburu, Etxepareren arabera. Abuztuaren 28tik irailaren 7ra bitartean izango da aurten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu